Kirby’s Dream Buffet uda honetan Nintendo Switch-ean kaleratuko dutela iragarri dute Kiotokoek.

Kirby bola arrosa maitagarriaren titulu berria ustekabean aurkeztu dute Nintendok eta Hal Laboratory-kKirby’s Dream Buffet interesgarriak modako jokoen mekanikak bilduko ditu Fall Guysen partida dibertigarriak Super Monkey Ball bezalako frankizien jokagarritasunarekin nahastuko dituela dirudi.

Iragarpena trailertxo batekin egin dute N Handikoek. Bertan ageri denez, Kirby — eta bere lagun-klonak— sardexka magiko baten bidez tamainaz txikitu eta tarta erraldoi batean ariko dira jokatzen. Bira-biraka egongo dira, gainera: zentzu horretan aipatzen ditugu Super Monkey Ballekin dituen antzekotasunak.

Marrubien mendia konkistatzeko lasterketetan parte hartuko dute lau adiskidek. Bueltaka bakarrik ibili beharrean, saltoka eta erasoka ariko dira: plataformak zein etsaiak ikusiko ditugu Fall Guys gogora ekarriko duten mailetan. Itxura duenez, lehena izateaz gain marrubiak jateak ere bere garrantzia izango du: geroz eta pisu gehiago izan, azkarrago joango gara aldapan behera.

Trailerrean ikus daiteekena alboratuta, informazio gutxi eskaini dute arduradunek. Tokiko zein sare bidezko partidak jokatu ahalko dira, hori bai; nola ez, Kirbyren kopia abileziek ere zeresana izango dute. Janari kaxak janda eskuratuko ditugu hauek, eta gainerako partaideei oztopoak jartzeko balioko digute.

Jokoa, bere horretan, minijoko txikia izango dela suposa daiteke —azken batean, urte hasieran jaso genuen Kirby and the Forgotten Land dibertigarria—; izan ere, ez da Nintendokoek Kirbyrekin halako zerbait egiten duten lehen aldia. Super Kirby Clash eta antzeko doako tituluak argitaratu izan dituzte.

Switcherako titulu esklusibo honek ez dauka argitaratze datarik; hala ere, uda honetan merkaturatuko dutela agindu dute Nintendokoek.