Lan eskaintza

Urtzi Odriozola | 2020/01/15 10:00 Berriak



Game Erauntsian jornada erdiz lan egiteko langile baten bila gabiltza. Hauek dira lan-postuan eskatzen direnak:

  • Elkartearen kudeaketa administratibo txikiak egin
  • Koordinazioa mantendu beste lankidetza erakundeekin
  • Bideojokoen euskarazko dibulgazioa:
    • Bloga elikatu
    • Sare sozialetan jokalariekin hartu-emanetan egon
    • Orain dugun Telegram (mezularitza) taldea dinamizatu
    • Tartean behin hedabideren baterako artikuluren bat idatzi
  • Bazkide txokoa mantendu (Hileroko bazkide zozketak egin, inzidentziak tratatu...)
  • Komunitatea orohar indartzen saiatu
  • Astean zehar tarteka Gamer Gela txikiak egin
  • Urteko ekintza esanguratsuenetan koordinazio lanetan lagundu
Beharrezkoa da euskara maila oso ona izatea (batez ere idatzizkoan) eta bulegatikako programak menderatzea. Bestalde esan, Donostiako Tabakalerako 2deo aretoan jarriko zaiola langileari bulegorako behar duen guztia, nahiz eta astean egun pare batean edo telelana ere egiteko aukera ere ikusten dugun.
 
Interesatuta bazaude, idatzi gamerauntsia@gmail.com helbidera hautaketa prozesuan parte hartzeko!

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

174
Kide

3
Jolasten

59
Online

Azken erantzunak

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…