Hilabete inguruan maila altueneko partidetaz gozatzeko aukera izan dugu eta bihar emango diogu agurra League of Legends-eko munduko txapelketari. Baina ez da amaiera makala izango, SKTelecom T1 (SKT) eta KOO Tigers (KOO) talde hego korearrak izango baititugu aurrez aurre. Esan daiteke gaur egun munduan indartsuen dauden bi taldeak direla, beste taldeetatik koska bat gorago. Origen eta Fnatic talde europarrak gailenduta, hurrenez hurren, datoz bi taldeak eta biak ere 3-0 irabazita finalerdiak. SKT-k halere, are beldurgarriago den estatistika bat du berekin, ez duela partidarik galdu txapelketa osoan. Nahiz eta talde hau faboritoa nagusia izan jende gehienarentzat, gure inkestak hala dio behintzat, partida ikusgarria izango dela ez dago zalantzarik.

 

 

    Egia da SKT oso egoera onean etorri dela, udako split-ean jaun eta jabe izanik, baina KOO Tigers-ek badu esperantzarik. Izan ere udaberriko split-ean 3-rako kanporaketa bat jolastu baitzuten bi taldeek eta KOO 2-1 gailendu baitzen. Horri aurre egiteko SKT-k Faker dauka, munduko eta seguruenik historiako jokalaririk onena, aurreko urtean ezin izan zena munduko txapelketan izan. Halere munduko kopa honetan ez da bere taldeko izarra izan, momentuz taldeko protagonismoa Marin toplaner-ak eta Bang ADC-ak baitaukate. Azken honek 19.9-ko KDA izanik, txapelketako ADC-en KDA batazbestekoaren (4-5 ingurukoa) aldean izugarria dena.

 

Bengi (Jungler), Faker (Midlaner) eta Bang (ADC) partida irabazi ostean.

 

    Baina KOO Tigers-ek ere baditu bera aldeko ezaugarriak. Hasteko, SKT-k ez bezala ez dauka jokalari batzuen dependentzia, beraz jokalari bat ez bada bere maila onena ematen, hainbeste ez lukete sufritu beharko hasiera batean. Horrez gain, talde borrokarako konposizio bikainak egiten dituzte. Eta SKT aurkari ezagune dute, liga berdinean jokatzean talde famatuaren puntu ahulak ondo ezagutzen baitituzte.

 

KurO (Midlaner), Pray (ADC), Smeb (Toplaner) eta Hojin (Jungler) kanporaketa irabazi ostean.

 

    Final handia bihar 12:00-tan hasiko da. Lehenengo ordua irekierako zeremonia eta adituen analisiek osatuko dute. Lehenengo partida 13:00 inguruan ikusi ahal izango da eta gutxienez 3 partidu izango dira. 5 partidetatik onena modua jolastuko dutenez, 3 garaipen lortu arte talderen batek, zaleen gozamenerako partidak izango dira. Jarraian partida ikusteko bi streaming dituzue. Bata LVPes-ena, gaztelaniazkoa, eta bestea aldiz Riot Games-ena, ingelesezkoa. Ondo pasa dezazuela, partida ikusgarriak ikusi ditzagula eta onenak irabazi dezala !