The Last Standek doako kanpaina berria, 26 mapa eta era guztietako hobekuntzak gehitu dizkio zombien jokoari.
Left 4 Dead sagaren zaleek denbora luzez daramate Valven jokoei eduki berriak gehitzen. Orain horietako batzuk garatzaileekin elkarlanean jardunda The Last Stand deitutako DLCa doan argitaratu dute zombien jokoen bigarren atalerako.
“Eguneraketa erraldoiak” 1000 aldaketa baino gehiago dakartza 2009. urteko lanaren PCko bertsioarentzako. DLCaren izena daraman kanpaina berria eratu dute: jatorrizko Survival joko motako Lighthouse mapan oinarrituta dagoela adierazi dute arduradunek. Kanpainaz gain joko mota horretarako 26 mapa ere sortu dituzte, lau Scavenge Arenarekin batera.
Mapekin batera askotariko aldaketak eta hobekuntzak ezartzeko lana egin dute zaleek. Animazio eta esaldi berriak, Counter-Strike Sourcetik ekarritako armak, interfazea hobetzeko aldaketak eta lorpen berriak gehitu dizkiote Left 4 Deaden bigarren jokoari. Ez hori bakarrik, aldez aurretik identifikatutako akatsen zerrenda luzea konpontzeko ere aprobetxatu dute.
Iruzkinak