Aurreko igandean (abenduaren 7an) Durangora hurbildu ginen gure lehen topaketa egiteko asmoz. Arratsaldeko 17:40etan genuen zita, Azokaren Kabi@ gunean proiektuaren aurkezpena baigenuen. Hara iritsi bezain laster hasi ginen bata bestea desbirtualizatu eta lehen kontaktua egiten. Baina ez zen hori izan arratsaldeko sorpresa bakarra... Hitzaldi sorta aurreratuta zihoan eta gure txanda pasata zegoen. Hitzaldien ordena beraz ez zuten errespetatu, baina guk gure orduan egin ahal izan genuen inolako arazorik gabe.
Kide zein jarraitzale ezberdinez gain (Roboute, Ikerib, Xa2er, Gari infernu, Sergixnet...) beste hainbat ikusle espontaneo (guztira 20 bat lagun) egon ginen presente, webgunearen garatzaile den Urtzaik Game Erauntsiaren nondik norakoak azaldu bitartean ("Game Erauntsia hutsune bat betetzera").
Ez dakizuenontzat, "hitzaldi tabuak" ziren egin beharrekoak eta "euskara" eta "informazio" hitzak esatea debekatua zegoen. Guk hori saihesteko klingon hitza erabiltzea erabaki genuen, nahiz eta behin edo behin nahastu eta paperezko bola zaparradaren bat jaso... :D
Aurkezpenaren arrakastaren ostean berriz elkartu eta trago bat hartzera joan ginen ondoan dagoen Plateruena kafe antzokira. Han gai ezberdinei buruz hitz egin genuen eta gure artean gehiago ezagutzeko parada izan genuen.
Bide batez, kontu benetan interesgarriak aipatu ziren! Ea pixkanaka horien berri eman eta batzuk martxan jartzen ditugun!! Gamer komunitatea martxan dago! GORA GU!
Lehen topaketa Durangoko Azokan
Iker Bellido | 2014/12/09 10:05
Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.
Azken erantzunak
Kaixo, Daflipat!
Tamalez, oraingoz ez: nahiz eta GNU/Linux oinarri duen, SteamOS ezin daiteke euskaraz jarri. Agian mahainguruko ingurunea euskara…
Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…
Kaixo!
Badakizue SteamOS sistema eragilea euskaraz erabiltzerik dagoen? Eta euskaraz ez balego, euskaratzeko modurik legokeen?
Eskerrik asko zuen l…
Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…
Hartuta!
Probatzeko goguakin. Zaharra probatu eta immertsioa haundixa zan. Hola are gehixau!
S.T.A.L.K.E.R.: Legends of the Zone bildumak tril…
Begiratu kickstarterra!
Itxura bikaina eta joko mota hau gustoko duenarentzat aukera ona!
Prelude Dark Pain-ek Kickstarter kanpaina arrakas…
Mila esker benetan, Outer Wilds euskaraz jokatzea zoragarria izan da :D
Outer Wilds eta bere DLC-a, euskaratuta
Iruzkinak (2)
Ander Intxaurrondo 2014ko abe. 9a, 18:02
Pena joan ezin izana, ikusten da kriston ondo pasa zenutela :'(. Ea hurrengo topaketan agertzeko aukera dudan.
Garikoitz Larrañaga 2014ko abe. 11a, 18:32
ze ondo pasatzen ditudan diapositibak xd. Aurkezle ofizial izendatzen dit!!!