XIX. mende bukaerako Krat hirira bidaiatuko dugu, jatorrizko jokoan gertatutakoen aurrekoak ezagutzeko.

NeoWiz estudio hego korearrak Lies of P sarituaren Overture eduki gehigarria ezustean kaleratu du.

Summer Game Fest emanaldian aurkeztutako bideoaren bitartez egin dute iragarpena. Udarako aurreikusita zegoen espantsioa, baina data zehatzik gabe; halere, ordu batzuk lehenago informazioa filtratuta ikusi dugu.

XIX. mende bukaerako Krat hiria ezagutuko dugu DLCan. Hori horrela, jatorrizko tituluan azaldutakoen aurrekoak ikusiko ditugu: panpinen eromenaren hastapenak, alegia.

Espantsioa hasteko gune berezi batera jo beharko dugula dirudi. Publiko zabalagoarengana iritsi gura dute oraingoan, hiru zailtasun maila gehitu baitituzte. Istoriorako edukiez gain, buruzagien aurka egiteko bi modalitate berri proba daitezke: Hotel Krat Stargazer tokian aurkituko ditugu, baina hasteko ezinbestekoa da jokoa bukatuta edukitzea.

Lies of P zein Overture espantsioa PlayStation nahiz Xbox kontsoletan eta PCan joka dezakegu.