Uppercut Games garatzaileak narratibak gidatutako akzio jokoa eskainiko du PC, PS5 eta Xbox Series gailuetarako.

Focus Entertainment argitaletxeak Magicians: The Devil’s Deal aurkeztu du Xbox Games Showcase zuzenekoan. Magia eta tiroketak batuko ditu datorren urtean.

Jacob Menteuro ilusionista gidatuko dugu infernutik zehar. Deabruarekin hitzarmena adostu ondoren, bertatik ihes egitea izango da helburua; hori lortzeko, magia trikimailuak, kartak eta bestelakoak erabiliko ditu lehen pertsonako ikuspegian.

Bioshock bezalako akzio jokoen oinarriak bereganatzen ditu, estetikarekin ere gauza bera eginda, infernu koloretsua eta misteriosua aurkezteko. Erresuma desberdinak bisitatuko ditu Jacobek: bakoitza maisu edo mago desberdin batek kontrolatutakoa izango da, girotze anitzetik eta erronka bereziekin.

Karta jaurtitzeekin eta aztikeriekin batera grabitatea kontrolatzeko bezalako ahalmenak erakutsiko ditu gure protagonistak, narratiba sakonari bestelako desafioak gaineratuta.

Plataformei dagokienez, PCan zein PlayStation 5 eta Xbox Series plataformetan estreinatuko da 2027an Magicians: The Devil’s Deal.