2019. urtean kaleratu zuen Android eta iOS gailu mugikorretan. Doako jokoa gacha elementuekin hasi zen, mikroerosketetara igarotzeko.
Nintendok agur esan dio Mario Kart Tourri. Mugikorretako lasterketa jokoaren zerbitzua bukatuta, jokalariek ezin dezakete jokatzen jarraitu.
Zazpi urteko ibilbide luzearen ondoren bukatu dira Marioren eta lagunen telefonoko lasterketak: 2019an hasi ziren Android eta iOS plataformetan. Dohainik eskaini zuten hasiera batetik, hori bai, ordainpeko eduki mordoarekin; gacha elementu ugari eduki zituen lehen hilabeteetan, ondoren, mikroerosketak indartzeko.
Kritika eta kexa asko batu dituen bideojokoa izan den arren, oinarri eta ideia sendoak biltzen zituen Tourrek. Zirkuitu berriak nahiz zaharrak, gidari mordoa, hauek pertsonalizatzeko aukerak eta modalitate anitzak ikusi genituen mugikorretan. Sareko zerbitzua itxita, tamalez, ez dago offline jokatzeko biderik.
N handia pixkanaka mugikorren esparrutik aldentzen doala, joko handi gutxi geratzen zaizkie saltokietan. Iritsi zen lehena, Super Mario Run, bizirik dago oraindik, eta noizean behin ekintza berezien bidez eguneratzen dute. Pikmin Bloom, Pokémon Trading Card Game Pocket eta 2017ko Fire Emblem Heroes indartsu dabiltza oraindik, baina Nintendoren mugikorretako ibilbidea horiekin bukatuko dela dirudi.
Lander Unzueta
Iruzkinak