Square Enixek Marvel’s Avengersen joko mota desberdinak aurkeztu ditu

Lander Unzueta | 2020/06/26 18:00 Berriak



PC, PS4 eta Xbox Onerako argitaratuko dute, baina arduradunek kontsolen belaunaldi berrirako doako eguneraketa agindu dute mendekatzaileen jokorako.

War Table deitutako aurkezpen berezia egin dute gaur Square Enixek eta Crystal Dynamicsek. Bertan Marvel’s Avengers akziozko jokoari buruzko berritasunak erakutsi dituzte; horien artean superheroien aurkari nagusia izango dena eta jokalari bakarrarentzako zein multiplayerrarentzako joko motak iragarri dituzte.

Horretarako hainbat trailerretaz baliatu dira. Bideojokoaren istorioa izan du ardatz lehenengoak: bertan Cristal Dynamicsen jokoaren bilaua ezagutu ahal izan dugu. M.O.D.O.K. izango da, A.I.M izeneko erakundearen agintean. Botere bereziak dituzten gizakientzako sendagaia sortzeko aitzakiarekin, horien gorputzak erabilita esperimentu latzak egiten ditu erakundeak.

Jokalari bakarrarentzako joko motako protagonista nagusia Kamala Khan izango da: Ms. MarvelHero Missions deitutakoetan bera kontrolatzeaz gain Avengersen taldearekin ere jokatuko dute jokalariek.

Gudalekuak edo War Zones deitutakoak multiplayerrera zuzendutako misioak izango dira. Lau jokalariz osatutako taldeek parte hartuko dute horietan; IA bidez kontrolatutako botekin jokatzea ere posible da. Horietan gure superheroiak pertsonalizatu ahalko ditugu; bakoitzak ahalmen eta ezaugarri propioak edukiko ditu.

Jokoa argitaratu ondoren edukiak gehitzeko lanean jarraituko dutela agindu dute SE eta Crystal Dinamicsek. Doako gehigarriak izango dira, eta horiekin superheroi edo misio berriak ikusiko ditugu.

Marvel’s Avengers PC, PS4 eta Xbox Onerako kaleratuko dute irailaren 4an. Akziozko jokoa belaunaldi berrira iristea ere nahi dute garatzaileek: Playstation 5 eta Xbox Series Xrako bertsioa doan jasoko dute kontsola zaharretarako erosten dutenek.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

179
Kide

5
Jolasten

29
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…