Askotan esan dugun eta ikusi duzuen bezala, Game Erauntsia komunitate oso irekia da, eta Minecraft zerbitzaria ez da salbuespena. Zuen proposamenak entzuten ditugu eta ahal dugun neurrian praktikara eraman. Oraingoan zerbitzarian TNT Tag minijokoa jartzeko proposamena egin diguzue foroan, eta baita mapa eraikitzeko zuen laguntza eskeini ere. Asteburu honetan ekingo diogu maparen eraikuntzari denon artean.  Zerbitzaria prest dago, eremua prestatuta, plugina instalatuta, euskarara itzulia... Asteburua iristea bakarrik falta da!

Animatu eta sartu! Primeran pasatuko dugu.

Bide batez, gogorazi nahi dizuegu TheTowers txapelketako parte hartzaile guztiei mezu bat bidali dizuegula jolasteko noiz datorkizuen ondo galdetuz.