Hona hemen Xabi Unanue Euskadi Irratiko @bildua saio ezaguneko lagunak teknologiari buruzko bere blogean (Xabildua) egin duen analisia. Game Erauntsira ekarri dugu Creative Commons lizentziapean eta bere baimenarekin. Mila esker Xabi!! Oso osorik eta bere blogean aurki dezakezuen bezala uzten dizuet:


Nintendok bere produktu berria kaleratu du. Beno berria baino, eraberritua esan beharko genuke: Bere kontsola eramangarriaren bertsio bat jarri duelako salgai.

Aparailuak New Nintendo 3DS izena du, eta bi bertsioetan aurkituko dugu dendetan, normala eta XL bertsioa. Baina zer du kontsola honek berritik?

3D hobetua

Badira urte batzuk 3DSa ezagutu genuenetik, eta lehen egunetik harritu gintuen bere pantailak: Irudiak 3Dan ikusteko aukera eskaintzen zuelako betaurrekorik gabe. Baina egia da inork gutxik erabiltzen duela aukera hori. Deserosoa zen, begiak nekatzen zituen eta hau gutxi balitz bateria azkarrago agortzen zuen.

Kontsola eraberrituak asko hobetu du teknologia hau, eta sareko erabiltzaile askori entzun diogu orain bai merezi duela 3D aukera aktibatua izateak. 10 puxtarri Nintendoren alde.

Hardwarea

Kontsola ahalmentsuago baten aurrean gaude, horregatik behar asko duten jokoak hobeto kontrolatu ahalko ditugu kontsola honekin. Azkartasunean irabaziko dugu. Bestetik, aurreko bertsiorako balioko ez duten jokoak erabili ahal izango ditugu orain.

Botoiak ere lekuz aldatu dituzte, jokatzea erosoagoa izan dadin. Bitxikeria bezala, Super Nintendo zaharraren diseinua erabili dute botoiak koloreztatzerakoan.

Amiibo

Eta amaitzeko punturik garrantzitsuena, bai behintzat etxe japoniarrarentzat. New Nintendo 3DSean Amiibo figuratxoak erabiltzeko aukera baitago. Hauek banan-banan erosi behar diren figurak dira, eta kontsolara gerturatzen (eta NFC teknologia erabiliz) jokoetarako gehigarriak eskainiko dituzte. Hala nola pertsonaia berriak, lagungarriak, extrak…

10-12€ren truke daude salgai dendetan, eta azken informazioek diotenez ikaragarrizko arrakasta izaten ari dira: Joko asko baina gehiago saltzen ari baitira figuratxoak.

Amiibo

Baina.... Merezi al du erosteak?

160 eta 190€an erosi litezke (denda kate ezagun batek renove plana jarri du martxan). Garestiak dira eramangarri batentzat.

Erabiltzaile arruntarentzat ez dira erakargarriak, baina bai ordea nintenderoentzat. N handiaren produktuak gustuko dituztenentzat eta lehen aipatutako ezaugarri guztiak aprobetxatuko dituztenentzat.