Metal Slug Code: J akziozko arkadeak bere lehen irudiak aurkeztu ditu

Lander Unzueta | 2020/06/30 11:00 Berriak



Atal estetiko berriztatuarekin, iOS eta Android gailuetan kaleratuko du SNK-k.

Metal Slug Code: J arkade jokoa iragarri du SNK ekoizleak. Tencent Gamesen parte den TiMi Studios garatzailea prestatzen ari da mugikorretan argitaratuko den lana.

Grafiko berriztatuekin, Code: J-k lehen Metal Slug klasikoetan ikusitakoa berpizteko helburua dauka. Ukipen pantailentzako euskarria edukiko du iOS eta Android gailuetarako Metal Slug honek, baina arkadeetako akzio frenetikoa mantenduko du.

Oraindik argitaratze datarik zehaztu gabe, aurten argitaratzea aurreikusten dute arduradunak. Ez da SNK prestatzen ari den Metal Slug bakarra; kontsoletarako bideojoko berria garatzen ari direla iragarri zuten orain gutxi.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

179
Kide

3
Jolasten

29
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…