Uztailaren 23an aurkeztuko ditu Microsoftek Xbox Series Xko bideojokoak

Lander Unzueta | 2020/07/07 18:00 Berriak



Geoff Keighley kazetariak aurkeztutako programarekin batera emitituko dute ikuskizuna.

Joan den maiatzean Xbox Series Xko lehen bideojokoak erakutsi zituen Microsoftek. Aurkezpenean, baina, Redmondekoek ez zuten obra propiorik erakutsi. Hori egiteko asmoarekin udako bigarren ikuskizun handia iragarri dute: uztailaren 23an Xbox Games Showcase izeneko aurkezpena emitituko dute Microsoftekoek.

Ikuskizuna Youtube eta Twitch bidez ikusi ahalko dela zehaztu dute. 18:00etan hasiko da, eta ez dute zehaztu aurkezpenaren iraupena. Aurretik zer ikusi ere egongo da: Geoff Keighleyk Xboxen emisioari sarrera emango dio 17:00etan bere Summer Game Fest ekimenaren baitan.

Xehetasun gehiago eman gabe, Halo Infinite bertan ikustea espero da. Ez hori bakarrik, belaunaldi berriko kontsola iragarri zutenetik bigarren kontsola merkeago bat ere prestatzen ari diren zurrumurrua entzuten izan da sareetan. Ikusteko dago beraz Xbox Series S hori uztailaren 23an iragarriko duten.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

Steam konexioak huts egin du...

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…