Minecrafteko kobazuloak eta labarrak berriztatuko dituen espantsioa aurkeztu du Mojangek

Lander Unzueta | 2020/10/15 18:00 Berriak



Caves and Cliffsek bloke eta elementu berri mordoa gehituko dizkio bideojokoari. 2021eko udan estreinatuko da.

Minecraft Live ekitaldia ospatu dute esplorazio eta mundu sortzaileen zale eta arduradunek. Bertan egindako iragarpenen artean Caves and Cliffs espantsioa izan da nagusia: Minecraften kobazuloak eta labarrak eraberrituko duten eguneraketa izango da.

Zehazki, bideojokoak kokaleku horiek prozeduralki sortzerakoan hobekuntzak ezarriko ditu espantsioak. Jokalariak gune ederrago eta anitzagoekin aurkituko dira Minecraften.

Bestelako elementu berriak ere gehituko dira. Mob eta animalia berriak ekarriko ditu Caves and Cliffsek: Wardena, ahuntzak eta axolotlak izango dira alde horretako gehikuntzak.

Gainera, orain artean ezezagunak izan dire materialak aurkituko dituzte jokalariek. Teleskopioak sortzeko erabiliko diren ametista geoda ederrak, gaitasun berriak ekarriko dituen kobrea, estalaktitak, estalagmitak eta gehiago ekarriko ditu espantsioak.

Garatzaileek ez dute argitaratze data eman nahi izan, baina Minecraft Caves and Cliffs datorren urteko udan kaleratuko dutela adierazi dute.

Espantsioa ez da izan egunotan Minecraften zaleek jasotako albiste bakarra izan. Minecraftek Nintendoren Super Smash Bros. Ultimatekin bat egingo du: Steve, Alex, Zombie eta Enderman pertsonaiak borroka jokoaren borrokalariak izango dira.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

185
Kide

5
Jolasten

50
Online

Azken erantzunak

Jon7 EUSKALDUNA Nov. 9, 2020, 8:55 p.m.

jo ba doakoa da azkenean, epic ean behintzat. Oso txukuna nere ustez, modu desberdinak dauzka baina betiko erlojuaren aurkakoan, zure probintziako ra…
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…