Gezurra dirudien arren, urtebete pasa da Minecraft zerbitzaria ireki genuenetik. 160 jokalarik eman duzue dagoeneko zerbitzarian izena, eta egunetik egunera zenbaki hau handituz doa, pixkanaka-pixkanaka baina gelditu gabe. Denbora honetan hamaika abentura bizi ditugu denok elkarrekin, TheTowers eta minijoko txapelketak, Durangoko Azoka,  eta gogoratzen duzue Korrika ospatu genuenekoa? Eraikitzen ere ez gara gutxi aritu, Euskal Herriko hiriburuak, eta horietako eraikin esanguratsuenak eraikitzeaz gainera, jokoetarako mapa mordoa sortu ditugu.

Oso gustora aritu gara bai , baina nola hasi guzti hau? Joan gaitezen ba urtebete atzera. 2014ko irailean interneten nabigatzen ari nintzela, Game Erauntsia orrialdearekin egin nuen topo, orduan euskal gameplayak eta foro bat besterik ez zituen. Ikaragarri poztu nintzen hau ikusitakoan, aspaldidandik euskal MC zerbitzari bat sortzeko ideia nuen buruan, baina ni bakarrik ez nintzen martxan jartzeko gai. Orrialdean kontua sortu, eta jarraian ikus dezakezuen mezua idatzi nuen.


Jasotako erantzunak are gehiago poztu ninduen, GEko kidei minecraft zerbitzariaren ideia gustatu zitzaien, eta horrekin jarri ginen buru belarri. Hasiera batean, zerbitzaria gure ordenagailuetako batean jarri genuen, eta pixkanaka oinarrizko eraikinak eta beharrezko ezarpenak egiten hasi ginen. Baina publikora zabaltzeko ez zuen balio, izan ere, urteko 365 egunetan, 24 orduz izan beharko genuke gure ordenagailua martxan erabiltzaileek jolastu ahal izateko. Horrela bada, enpresa batekin ostatzea erabaki genuen, eta beharrezko dirua biltzeko crowfunding bat egitea. Crowfunding-a Karena plataformaren bitartez egin genuen, eta 205€ bildu genituen zerbitzaria urtebetez irekitzeko. 22 lagunek egin zuten dohaintza, eta trukean zerbitzarian abantaila txiki batzuk eman genizikien. Beraz, zerbitzaria beraiei esker dago irekita, beraien ekarpenik gabe ezinezkoa izango litzateke, haiei eskertu behar dizkiegu bizitako momentu on guztiak.

 Urtebete pasa da, beraz, diru bilketarekin berriro egiteko unea heldu da. Aurten dohaintzak PayPal bidez egin beharko dira, 5 edo 10 eurokoak. Dohaintza egiten dutenek urtebeterako VIP abantailak eskuratuko dituzte zerbitzarian, abantailak horiek zein diren ondorengo TheProdigyren bideoan ikus ditzakezue. Dohaintza egiteko pauso zehatzak berriz hemen.