Ziur, azken egun hauetan, zuetako gehienek hartu duzuela parte Korrikan, euskararen alde, gure hizkuntza defendatuz. Lasterketa honen helburua euskararen erabilera sustatzea da, eta Game Erauntsitik ere horretan dihardugu egunero, jokoen munduan euskara normalizatu nahian.

Euskal espiritu hori zabaltzeko asmoarekin, Korrika ospatuko dugu larunbat arratsaldean Minecraft Zerbitzariko Euskal Herri birtualean. Euskaldunak garela, eta horregatik euskaraz jolastu nahi dugula aldarrikatuko dugu. 20:00ak aldera hasiko gara Iruñean eta ibilbidea bukatutakoan minijoetara jolastuko dugu denok batera. Horien artean zuek eraikitako TNT Tag minijokoa!

Animatu!

Honekin lotuta,gure kide den Aitor Zerain-ek sortutako Korrikaren GTA bertsioa uzten dizuet: