Partida berria+ eta beste hainbat berritasun gehituko ditu doako eguneraketa batekin.
Ghost of Tsushimaren 1.1 eguneraketa gaur kaleratuko dute Sucker Puncheko samurai eta ninjen abenturarako. Eduki gehigarriak ekarriko duen berritasunik nabarmenena beste hiru jokalarirekin batera misio kooperatiboak bizitzeko aukera izango da.
Legends deitutako atalaren barruan bilduko dituzte misio horiek. Horietan parte hartzeko hainbat kokalekutan agertuko den Gyozen ipuin kontalariarekin hitz egin beharko da: horrela misioen zerrenda azalduko da partida ezberdinekin.
Bi jokalarik Historia misioetan parte hartu ahalko dute; lau jokalarirentzako partidak berriz Survival joko motan biziko dira. Horietan etsaien hordei aurre egin beharko zaie ahalmen bereziak erabilita. Gero eta denbora luzeagoz bizirik irautea lortuz gero, are ahalmen boteretsuagoak eskuratuko dituzte jokalariek.
Lau pertsonaia mota egongo dira Survival partidetan: samurai, ronin, ehiztari eta asasino mailen artean aukeratu beharko da.
Jokalari anitzentzako partidak ez dira 1.1 eguneraketak ekarriko duen berritasun bakarra izango. Zaleek itxarotako Partida berria+ joko mota ere ekarriko du: bukatutako partida batean lortutako maila, abilezia eta objektuak partida berri batera eramatea ahalbideratuko du. Gainera, lorpen berriak eta lortzeko edukiak ere gehituko ditu.
Ghost of Tsushima Playstation 4rako eskuratu daiteke.
Iruzkinak (1)
Iker Ibarguren Oct. 16, 2020, 12:07 p.m.
ni kriston gogoekin nago!!