Modentzako euskarria eta lorpen sistema iritsi dira Epic Games Storera

Lander Unzueta | 2020/07/31 18:00 Berriak



Mechwarrior 5ekin eta Ark: Survival Evolvedekin hasi dituzte frogak, eta datozen asteetan joko gehiagok erabiliko dituzte ezaugarri berriak.

Agindutakoa baino ia urtebete beranduago, baina Epicek moden euskarria eta lorpen sistema gehitu dizkio bere bideojokoen plataformari. Oraindik froga fasean dagoen arren Epic Games Storeko jokoak gutxinaka lorpenak edukitzen hasiko dira, baita modak kudeatzeko euskarria ere.

Iragarpenak txioen bidez egin dituzte. Horietan azaltzen dutenez, modak zein lorpenak bideojoko zehatz batzuetan soilik ezarri dituzte; ezaugarri berrien frogak egiten hasi baino ez dira egin. Askotariko aldaketa eta hobekuntzak gehitzen joateko asmoa agertu dute Epicekoek.

Zehazki, albistea argitaratzeko unean Ark: Survival Evolvedek soilik ditu lorpenak EGSan; moden kasuan Mechwarrior 5ekin hasi dira frogak egiten. Halere, Epicen bozeramaile baten arabera datozen asteetan are joko gehiagotan ikusi ahalko ditugu.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

179
Kide

0
Jolasten

3
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…