Mount & Blade II: Bannerlord argitaratu dute Steamen Early Access bidez

Lander Unzueta | 2020/04/09 18:00 Berriak



Jokalari bakarrarentzako kanpaina eta partida pertsonalizatuekin batera sare bidezko lau joko motarekin kaleratu dute bideojokoa.

Zortzi urteko lanaren ostean Taleworlds Entertainment garatzaileak Mount & Blade II: Bannerlord estreinatu du Steamen. Bideojokoa Early Access barruan argitaratu dute; oraindik bukatuta ez dagoen arren, garatzaileak lanean ari direla jokalariak Erdi Aroko guduetan parte hartu ahal izango dute.

Taleworldsekoek bideojokoaren Steameko komunitatean azaldu dutenez, early accesseko bertsioa jokalari bakarrarentzako zein sare bidez aritu nahi direnentzako joko mota desberdinekin kaleratu dute.

Bakarka arituko direnek partida pertsonalizatuak eta kanpaina modua edukiko dituzte. Kanpaina hasten dutenek beraien pertsonaia sortu eta Calradia kontinentea konkistatzeari ekingo diote.

Skirmish, Captain, Team Deathmatch eta Siege dira online bidez jokatu daitezkeen joko motak. Early Accessak aurrera egin ahala berritasunak eta joko mota desberdinak gehituz joango direla agindu dute garatzaileek. Zerbitzari pribatuak sortzeko aukera jokoaren azken bertsioarekin kaleratuko dutela nabarmendu dute.

Horren harira, early access bat izaterakoan akatsak daudela azpimarratu dute jokoaren arduradunek: “bugak eta akatsak egongo dira, baita oreka arazoak ere, eta ezaugarri asko ez daude martxan”

Early Accesa argitaratuta, lehenengo hiru orduetan aldi berean 145.000 jokalari aritu direla iragarri du Taleworldsek. Zifra horiekin 2020an Steamen izandako debutik onena izango zen Bannerlordena. Mount & Blade II: Bannerlord 44,99 eurotara eros daiteke Steamen.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

181
Kide

2
Jolasten

50
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…