Joan den Otsailean Mumble ahots zerbitzaria ireki genuen Game Erauntsian, hau da, bideojokotan jolasten duzuen bitartean lagunekin ahoz hitz egiteko aukera ematen digun tresna. Bada, batzuek dagoeneko konturatu zareten bezala, itzalita daramatza egun batzuk. Arrazoia enpresa hostalaria migrazio lanetan ari dela da, ondorioz, ezingo duzue Mumble zerbitzaria erabili. Ez dakigu zehazki zenbat iraungo duen geldialdiak, baina biharko martxan egotea espero dugu (ez dago gure esku).

Geldialdiaz gain migrazioak zerbitzariko helbidea aldatzea eragingo du, hemendik aurrera 104.243.34.109 helbidea eta 63048 portua erabili beharko dituzue konektatzeko. Barkatu eragozpenak.

Mumble zerbitzaria irekitzearekin batera, programa euskara itzultzeari ekin zioten komunitateko hainbat kidek.%75a dago itzulita, beraz itzultze plataformara sartu eta falta den zatia bukatzera animatzen zaituztet.  Itzulpenak berrikusten ere badago lana, %40a dago oraingoz. Mumble 1.3 euskaraz egongo da, beraz, ea ateratzerako guztiz itzultzea lortzen dugun!