Munduak oraindik heroiak behar ditu

Haritz Odriozola | 2016/05/23 20:00 Berriak



Ordu gutxiren faltan, Blizzarden zerbitzariak jada berotzen hasiak egongo dira, beraientzat ohikoa den bezala jende andana sartuko baita gaueko 01:00etan estreinatzen den Overwatch jolasean. Komunitatean hype izugarria sortu duen eta etorkizunean eSportetako jolas erreferentzietako bat izatera zuzendua dagoen FPS honek, fikziozko etorkizun batean ezartzen gaitu. Mundua guztiz anarkian murgilduta egonik eliteko talde internazional bat sortu zen, baina denbora pasa ahala talde hau hausten joaten da. Inoiz baino gehiago beharko du munduak talde honen itzulera.

Jokoak multijokalari modua dauka soilik, bertan 21 heroi aurkituko ditugularik 4 roletan banatuta: Erasokoak, defentsakoak, tankeak eta sostengukoak. Heroi bakoitzak gaitasun bereziak izango ditu, bere ahultasun eta sendotasunekin. 12 mapa izango ditugu eta hemen ere 4 joku modu ezberdin izango dira: Erasoa, eskolta, kontrola eta eraso/eskolta konbinatua.

MOBAtan ohikoa den bezala trebezia bakoitzak berrerabilpen denbora bat izango du, aldatzen joango dena abilitatearen arabera, eta Ultimate bat izango dute pertsonaia orok, hau da, gaitasun oso boteretsu bat non denbora asko pasako den prest izan arte. Hori bai, ultimate hau berriro ere eskuragarri izateko pasako den denbora asko murriztuarazi ahalko dugu ondo jolasten badugu (Min asko egin, asko sendatu, etab.), beraz jokalariak jokoan parte hartzera bultzatuko ditu.

eSport munduari ere garrantzia handia eman dio jolas honek. Ranked modu bat izango du, hau da gure partiden arabera maila ezberdinetan jarriko gaituena. Espero denez, modalitate honetan lehen postuetan dagoen jendea txapelketa internazionaletako jokalari profesional bezala joateko aukera izatea nahi da. Jolasak behintzat badauka talde lanerako potentziala eta kirol elektronikoetan tokitxoa izan dezake etorkizunean.

Jolasean mailaz igo ahala kutxak oparituko dizkigute eta hauek irekiz skin, avatar, grafiti eta hainbat eduki desblokeatzen joango gara. Beraz alde horretatik jolaseko eduki guztia ordaindu gabe, jolasean ibili ahala desblokeatu ahalko dugu. Etorkizunean DLCen bidez mapa eta pertsonaia berriak izango ditugu, hori bai Blizzarden hitzetan aparteko eduki hau debaldekoa izango da, beraz albiste ona zoritxarrez guztiagatik ordaintzera ohitu gaituztenontzat.

Jolasaren oinarrizko edizioa 40€ko prezioarekin aterako da PCrako eta Origins edizioa 60€ eta 70€tan izango dugu PC eta belaunaldi berriko kontsoletan, hurrenez hurren. Azken edizio honek hainbat gauza extra ekarriko ditu oinarrizko edizioarekin alderatuz.

Munduan zeharreko mapa ezberdinetan espero zaituztet, elkarren ondoan borroka egiteko. Munduak oraindik heroiak behar baititu.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

170
Kide

4
Jolasten

24
Online

Azken erantzunak

Lander Unzueta Oct. 3, 2019, 11:53 a.m.

Aupa, eskerrik asko testua argitaratzearren! Azkenaldian denbora faltagatik analisiak idazteari utzi izan diot, baina ea pixkanaka-pixkanaka berriz e…
Metroidvania guztien erregea - Hollow Knight

Urdinberde Feb. 10, 2019, 7:47 p.m.

eta astirik baduzue hyrule warriors, tingles rupee land, tingles baloon trip of love, links crossbow training eta navi trckers. Eta batenbat ahaztu…
Zeldaren kondaira euskaratu dugu

Urdinberde Feb. 10, 2019, 7:41 p.m.

oso ona, orain itzuli zelda 2: links advesnture, zelda a link to the past, zelda link awekenin, zelda orocle ages eta season, zelda: ocarina of time,…
Zeldaren kondaira euskaratu dugu