Gaur atsaldeko 16.00tan (GMT+1) hasiko da ofizialki League of Lengends-eko (LOL) Munduko 5. Txapelketa. Ez dakit zuek baina niri hitz horiek entzutean burura datorkidana hauxe da:

Askok asmatuko zenuten irudi hau ze telesail kuttunetan ikusia geneukan. Eta ez da gutxiagorako! Izan ere, 2009an jaio zen LoL-a, baina ez zen lehenengo Munduko Txapelketa jolastu 2011. urterarte. Suediako Jönköping hirian jokatu zen eta Fnatic-ek eraman zuen kopa etxera.

Pantaila-argazkia 2015-10-01 12:06:55

Aurten berriz Europan jokatuko da. Gaur hasiko den taldekako fasea Parisen jokatuko da urriaren 1-tik 4-ra eta 8-tik 11-ra bitartean. Urriaren 15-tik 18-ra berriz, final-laurdenak Londonen jokatuko dira. Final-erdiak Bruselan jokatuko dira urriaren 24 eta 25-ean. Eta final handia urriaren 30-ean izango da Berlin-en.

Pantaila-argazkia 2015-10-01 13:13:49

Bertan parte hartzeko sailkatutako taldeak 16 dira guztira, 3 europatik, 3 txinatik, 3 korearrak, 3 ipar-amerikatik, 2 Taiwan, Hong-kong eta Macau-ko lurraldeetatik eta 2 talde munduko beste lekutatik (LoL-eko txapelketatako lurralde jakin baten parte izan gabe: Turkia eta Chile).

Pantaila-argazkia 2015-10-01 13:24:25Pantaila-argazkia 2015-10-01 12:08:36

Hortik 8 talde sailkatuko dira eta orduan hasiko dira final-laurdenak, final-erdiak eta final handia:

Pantaila-argazkia 2015-10-01 13:29:33

Eta hortik aterako da aurtengo Munduko Txapelduna!

league-of-legfaker-of-skt-t1-atlol-world-championship-at-the-staples-center-lol-world-championshipends-world-championships

Hau behar den bezala jarraitzerik nahi edo ahal baduzue, egutegia LOL-eko web ofizialean begiratzea da onena. Eguneroko partida guztien ordutegiak ikus daitezke bertan:

Pantaila-argazkia 2015-10-01 13:34:42

Gainera, partidak zuzenean beraien VODS zerbitzutik ikusi badaitezke ere, badira hainbat interneteko zerbitzu bai ingelesez naiz gazteleraz iruzkinduta erakusten dizkigutenak. Hemen gomendio batzuk:

Informazio gehiagorako: http://worlds.lolesports.com/es_ES/worlds

Guzti honek txapelketaren nondik-norakoak eta zela eta non ikusteko balio izango zizuelakoan, gozatu txapelketaz!