Mod-en munduan edozer gauza aurkitzera irits zaitezkela aski jakina da, baina ez dizuet gezurrik esaten gaurkoan dakarkidanarekin sorpresa eder bat hartu nuela. Txartel grafikoa apurtu eta berme epe barruan dagoenez konpontzera bidali dut, beraz karga grafiko handirik ez duten jolasekin konformatu behar eta Civilization V-era jo nuen. Lehenago jada instalatuak nituen Sobietar Batasunaren eta lur planeta hedatuaren (jolasak dakarkiena baino handiagoa) mod-ak, eta halako ideia distiratsu (seguruenik zentzugabe) batean “basque” hitza begiratzea pentsa nuen jolasari dagokion Steam Workshop-ean.
Gertatu zena inolaz ere ez nuen pentsatzen ikusiko nuela, mod bat aurkitu zuen hitz gako horrekin. Uighur_Caesar’s Navarre izenekoa zen eta noski, ikuskatzera sartu nintzen. Nafar erresuma gehitzen du jolasera, Sancho III-aren (Honetan erratu dira, Sancho VII baitzen nafar erregea) paperean jartzen gaituelarik. Horrez gain eraikitzen ditugun hiriei, Euskal Herriko hainbat hiriren izenak automatiko ezarriko zaizkie. Baina ez da honetara soilik mugatzen mod-a, izan ere jarraian datozen ezaugarri estrak gehitzen baititu:
- Euskal Erret Gizartea: Komertzio bideak ezarrita dituzten hiriek Kultura Artisten puntuak eratzen dituzte. Herrialdea Urre Aro batean sartzen da beste herrialde batek ez daukan Politika Sozial bat aukeratzen den oro.
- Txapelgorria: Fusilaria ordezkatzen du. Eremu malkartsuek ez diote eragiten mugimendu kosturik eta muinoetan %25-eko Borroka Bonifikazioa irabazten du.
- Baserria: Aletegia (granero gaztelaniaz) ordezkatzen du. Aletegi normal baten bonifikazioez aparte, Baserriak Kultura +1 igotzen du eraikitako hirian eta Literatur Lan Handi batentzat espazio bat du, non hau osatzean Pertsonaia Handi baten sorrera %25 igotzen du. Behin Akustika ikertu ostean, hiriek bigarren Baserri bat eraiki dezakete, aurreko bonifikazioak mantenduz baina Musika Lan Handi batentzako espazio bat izanik ordea.
Interesaturik bazaudete mod hau deskargatu eta Nafar Erresuma herrialde apartena izatera eramateko, sakatu hemen bere Workshop orrialdera joateko. Ah, eta jolaseko musika zerrendara abestitxo bat gehitzen du. Ea asmatzen duzuen ze abesti den.
Iruzkinak (3)
etxondoko Feb. 19, 2018, 10:57 p.m.
Aupa!
Bikaina eta asko poztu nintzen ikustean. Berehala hasi nintzen probatzen.
Linux mint 18.3 + CIV V MOD honegaz ez dago 20 txanda jarraian egiterik. Bapatean ixten da. Prest nago egileari ahal dudan guztian laguntzeko, telegram taldean aurkituko nau.
Igor Okina March 1, 2018, 7:26 p.m.
Nik MOD hau aspaldi deskubritu naban eta zeuri bezainbeste arritxu zoztan. Naiko dexente inda zaguala irdutxu jatan. Musika oso ondo dago, ta izatez, Aurreskuaz gain beste bat ere badago. Nafarroakin irabaziz gero (uzte dot gerran egotiak be balio dabala, baina justu probau naban partida oso baketsua izan zan) Eusko gudariak entzuten da! Zuzenian entzutia nahi badozu, jo dokumentu karpetara, han "My Games"->"Sid Meier's Civilization 5"->"MODS"->"Uighur_Caesar's Navarre(v 3)"->"Art". Hor, topatu bi audio artxibo, "SanchoPeace.mp3 (Aurreskua) eta "SanchoWar.mp3".
Herrixen izenana detaile ona da, baña eztare euskaraz. Hori aldatzia nahi izanez gero, bueltatu "Uighur_Caesar's Navarre(v 3)" karpetara, han sartu "Text"-en eta ireki Text.xml Ohar-blokarekin. Bertan ageri diren izenak euskaratu edo nahi izanez gere zeurea sartu (nik Bergara sartu naban Barakaldon lekuan).
etxondoko March 18, 2018, 5:41 p.m.
Arazoa ez zen MOD txukun honena, nire Ryzen 1600X + RX 580 zen. Linuxean CIV V da ez zebilena ondo. (MOD hau probatzeagatik itzuli nintzen joko honetara eta hortik gaizki ulertua.)
Konponbidea ezarpenak aldatzea da:
.local/share/Aspyr/Sid Meier's Civilizatio 5/config.ini fitxategia editatu
"MaxSimultaneousThreads" parametroa 8tik 16ra aldatu eta oraingoz askoz hobe.