New Pokemon Snap iragarri dute Nintendo Switcherako

Lander Unzueta | 2020/06/19 11:00 Berriak



Orain 21 urte egin bezala, argazki kamera hartuta pokemonen albuma egiteko unea heldu da.

The Pokemon Companyk zale asko urteak itxaroten daramaten bideojokoaren iragarpena egin du: New Pokemon Snap argazki jokoa Nintendo Switcherako kaleratuko dute.

Iragarpena Pokemon Presents aurkezpenaren baitan egin dute. Pokemon Snap berriaren inguruko informazio gutxi eskainita, jarraitzaileei trailer labur bat eskaini diete.

Bertan argi ikusi daitekeenez, Nintendo 64an argitaratutako jatorrizko Pokemon Snapen eskema berbera jarraituko dute. Kokaleku desberdinetatik errailek ezarritako bidea jarraituta pokemonei bizi diren habitatean argazkiak ateratzea izango da bideojokoaren helburua.

Oraindik argitaratze datarik zehaztu gabe, New Pokemon Snap “laster” estreinatuko dela agindu dute garatzaileek. Aurkezpenean argazki jokoa ez ezik Pokemon GOri buruzko berritasunak eman eta Pokemon Smile edota Pokemon Cafe Mix jokoak ezagutzera eman dituzte.

Aurkezpena bukatzerakoan oraindik berri gehiago dituztela nabarmendu dute Pokemonen arduradunek. Datorren ekainaren 24an “proiektu handi bat” aurkeztuko dutela agindu dute.

Pokemon Presentsean Tsunekazu Ishihara The Pokemon Companyko presidentea Johto eskualdeko pokemonen panpinaz inguratuta agertu da. Suposatzekoa da beraz datorren asteko aurkezpenak Game Freaken JRPGaren bigarren belaunaldiarekin zerikusia izatea.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

181
Kide

4
Jolasten

47
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…