2017an argitaratu zen jokoaren errendimendu akatsak zuzenduko dituen adabakia izango da.

PC-ko NieR: Automata hack and slash abentura orain lau urte merkaturatu zen arren, gaur bertan zaleek asko esperotako eguneraketa jasoko dute. Square Enix-ek Steam bidez baieztatu duenez, atal teknikoan askotariko hobekuntzak ekarriko ditu adabaki honek.

Aurten Game Pass bidez argitaratutako bertsio berriak akats hauek zuzendu zituen, baina jatorrizko jokoaren jabeek ez zituzten zuzenketa horiek ikusi. Square Enixek jasotako kritiken ondoren hobekuntza horiek Steameko bertsiorako ere prestatu zituztela agindu zuten japoniarrek.

Horien artean 4K bereizmeneko testurak, ertz gabeko bideo konfigurazioa, antialiasing hobekuntzak, HDR ezaugarria eta gehiago nabarmendu dituzte arduradunek. Denetariko akats zuzenketak ere gaineratuko dituzte, txikiak zein handiak. 2017ko martxoan argitaratu zenetik erabiltzaileak behin eta berriz kexatu dira bertsio honek edukitako akats potoloengatik.

Zaleek beraien esku hartu zuten akatsak zuzentzeko lana. Kaldaien mod-errak FAR deitutako aplikazioarekin aipatutako arazoak konpondu eta jokoa arazo handirik gabe jokatzeko aukera eskaini zien erabiltzaileei.