Irailaren 8an ikusiko dugu Zeldarena; 9an, Direct orokorra.

Nintendok bi emanaldi berezi aditzera eman ditu datorren asterako. The Legend of Zelda 40th Anniversary Direct eta Nintendo Direct zuzenekoak antolatuko dituzte beren jokoei buruzko berritasunak eskaintzeko.

Lehena, Zeldaren 40. urteurrenarena, irailaren 8an ikusi ahalko dugu 16:00etatik aurrera. Ez dute bertan eskainiko dutena zehaztu, ordu erdiko iraupena edukiko duela baino ez: halere, The Legend of Zelda: Ocarina of Time berregitearen nahiz prestatzen dabiltzan filmearen xehetasunak eskaintzea espero da.

Bigarrena, berriz, Nintendo Direct orokorra izango da: egun bat beranduago, irailaren 9an, eskainiko dute. 16:00etan hasiko den zuzenekoak 45 minutu iraungo ditu; kasu honetan ere, ez dute bertan erakutsiko dutenik zehaztu.

Emanaldia bukatu bezain laster, ia bi orduko iraupena edukiko duen Nintendo Treehouse: Live saioa hasiko da. Ohi bezala, Directean agertutako bideojoko nagusien jokagarritasun gordina aurkeztuko dute bertan.

Aipatutako saioak eta emanaldia Nintendoren YouTube kate desberdinetatik jarraitu ahalko dira.