20 minutututan etorkizunean Switch kontsolan estreinatuko diren bideojoko independenteak aurkeztuko dituzte.

Nintendok hurrengo aurkezpena ezagutzera eman du prentsa oharraren bitartez: Indie World zuzenekoa egingo dute bihar.

18:00etan hasiko da, eta 20 bat minutuko iraupena izango duela aurreratu dute japoniarrek. Ohi bezala, enpresaren YouTube kate desberdinetatik jarraitu ahalko dugu.

Erakutsiko dituzten tituluei dagokienez, izenak dioen bezala obra independenteetan ardaztuko dira oraingoan. Ikusiko ditugunak misterio hutsa dira —ez dugu Team Cherry-rena aipatu ere egin nahi—, baina apirilean Blasphemous 2 edo Mineko’s Night Market erakutsi zituzten, besteak beste.