Ondorengo artikulua Aiaraldea hedabidearentzat idatzitakoa da.
Datorren urteko martxoan aterako omen du Nintendo etxeak kontsola berria. Sare sozialetan bolo-bolo diotenez, duela lau urte atera zuten mahai gaineko Wii U kontsola “hilda” omen dago dagoeneko eta konpainiak irabaziak izaten jarraitu nahi badu, zerbait berria eskaini beharra omen dauka.
Oraindik ere emankorrak izaten ari diren 3DS (2011ean argitaratua) eta 2DSari (2013an argitaratua) etekina ateratzen ari da azken aldian Pokemon Sun eta Moon bezalako jokoen bitartez, baina olatua apaltzen ari da nonbait.
Apustu berri horrek Switch izena du eta mahai gaineko kontsola eta kontsola eramangarri baten hibridoa izango da. Hau da, eramangarria izango den oinarrizko zati bat izango du, non “gadget” edo gailuak konektatu ahal izango zaizkion. Gailu horiek aginteak edota mahai gaineko oinarri bezala erabiltzeko konektorea izan daitezke.
Horrek askatasuna emango dio jokalariari kontsolaz egongelako telebista panoramiko eta sofaren goxotasunean edota edozein kale bazterretan gozatu ahal izateko.
Ikusteke geldituko zaigu zein beste gailu ezberdin eta berri konektatu ahal izango zaizkion kontsola honi. Nintendo ezagututa ziur zerbait berria aterako duela!
Bitartean, promozioko bideo bat eta konferentzia bateko argibide batzuk besterik ez dakizkigu. Pixkanaka argitzen ari da hainbeste aipatua izan den Nintendoren etorkizun handiko NX kontsola hori zertan gauzatuko den.
Artikulu originala hemen.
Iruzkinak (1)
Jonny_0304 2016ko abe. 21a, 19:13
Joder espero nuena baino pinta ederragoa du!