Orain dela bi astetik, “pay to win” diren jokoetan aritu naiz. Pay to winak gobernatzen duen plataforman: Mugikorrean. Eta hau izan da ikusi dudana.
Bideojokoek beti izan dute negozio modelo bat non jokalariak produktu baten truke (kasu honetan jokoa) ordaintzen duen. Denborak aurrera egin eta bideojokoen industria garatu den heinean, enpresek modu berriak aurkitu dituzte jokoetatik dirua ateratzeko. Honen adibide dira DLC-ak (jokoaz gain, jokoarentzat deskargatu daitezkeen edukiak). Eta jokoari gauzak gehitzeko erabiltzen dira. Pertsonaiak, mapak, atalak… Izaten dira gehien gehitzen direnak.
Gero, norbaiti bururatu zitzaion jokoak dohainik izatea (“Free To Play” izenez ezagutzen direnak). Eta horrela adierazita, ez du errentagarria ematen. Baina joko hauek dira oraingo industrian diru gehien lortzen dutenak. Nola? Modu asko daude. Bideojoko batzuk iragarkiak edukitzen dituzte. Denbora bat eta gero, iragarki bat ateratzen zaizu pantailan eta iragarkia ikusi ondoren, jokatzen jarrai dezakezu. Batzuk, modu sortzaile batean sartzen dituzte iragarkiak. Iragarkia ikusteagatik edukiren bat ematea adibidez, pertsonaia bat izan daitekeena.
Beste modu bat, joko barruan erosketak izatea izan daiteke, benetako diruarekin. Batzuek ongi erabiltzen dute erosketa estilo hau. Itxura bakarrik aldatzen duten edukiak jarriz. Honen adibide Fortnite famatua dugu.
Baina beste modu bat dago dohainik diren jokoetatik dirua ateratzeko. “Pay to win” izenez ezagutzen dena. Esaeraren itzulpena, “irabazteko ordaindu” izango litzateke. Hau da, ordaindu beste jokalariek ez dituzten abantailak edukitzeko joko barruan. Joko hauek asko amorra zaitzakete.
Ez txarra zarelako, baizik eta ez duzulako dirurik sartu jokoan. Izan ere, zenbat eta diru gehiago sartu jokoan, horduan eta abantaila gehiago izango dituzu besteengandik jokoan. Noski, enpresa batzuek modu oldarkorrago batean egiten dute beste batzuek baino. Artikulu hau irakurtzen ari diren gehienek ezagutuko dituzten joko asko sartzen dira hemen. Supercell-en joko guztiak (Clash of Clans, Clash Royale, Brawl Stars… ), Genshin Impact…
Baina oraindik ez baduzu ulertzen Pay To Winek zer esan nahi duen, azalpentxo bat emango dizut: Pay To Win, bideojokoen komunitateak sortu duen termino bat da. Lehen esan dudan bezala, “Irabazteko Ordaindu” bezala itzuliko litzateke. Adibide moduan, borroka joko bat jarriko dugu, hasieratik pertsonaia batzuk ematen dizkizuna. Baina pertsonaia bat blokeatua dago. Estatistika (Indarra, Abiadura… ) guztiak topera dituena.
Noski, pertsonaia horrekin abaintaila bat izango zenuke. Baina ordaindu egin behar duzu pertsonaia desblokeatzeko. Hala ere, edozeinek erosten badu eta ez badaki jolasten eta horren erruz beste jokalari batek irabazten badio, Pay To Win izateari uzten dio jokoak? Erantzuna ezezkoa da. Izan ere, nahiz eta ez irabazi, abantaila duzu beste pertsonarengan.
Gogoan dut, orain dela egun batzuk, pertsona batek 100.000 dolar sartu zituela Diablo Immortal izeneko jokoan. Bere kontu guztia maximizatuz. Baina bai enpresek (Activision-Blizzard/MIcrosoft), bai jokalariek ez zutena kontuan hartu zera da: ez zegoela inongo jokalaririk berarekin parekatzeko eta ezin izango zuela partida bilatu. Kasu hau, oso barregarria da. Izan ere, abantaila horren bila, jokora jokatu gabe geratu zen pertsona hau.
Hala ere, Pay To Winak denbora (erlatiboki) luzez iraungo du industrian. Bere eskuetan dituelako joko garaikide geihenak. Honen adibide, bideojoko saga ezagunetako segidetan metodo hau sartzen joan direla Diablo saga, Mario Kart (Mugikorretako Tour bertsioan)...). Nahiz eta enpresek dirua ateratzeko modu gehiago topatu, metodo hau indargabetzen joango da.
Iruzkinak