Duela egun batzuk, webgune hau dela eta lagun batek artikulu bat idazteko eskatu zidan eta animatu egin naiz. Betidanik gustatu izan zaizkit estrategiazko jokoak eta denetan bat purua izatekotan, joko hori Ogame da. Estrategia hutsa, besterik ez.
Ogame, denbora errealean online jokatzen den 24x7 (ez da inoiz gelditzen, gauean ere ez!) estrategia joko bat da, non, espazioko unibertso batean zure inperioa osatu behar duzun. Hutsetik hasita, planeta ezberdinak kolonizatu, armada eraiki eta gainerako jokalariak birrintzean datza. Joko honek naiz eta irudi grafikorik ez izan eta askorentzat erakargarri ez suertatu, estrategia aldetik aukera izugarri pila ematen ditu. Egia da bai, dena zenbakiz beteriko taulak eta taulak besterik ez direla, baina bere puntu erakargarria du. Sinetsidazue! Borrokak kalkulatzeko, hainbeste faktore eduki behar ziren kontutan, non emulatzaileak behar beharrezkoak zirela amaierako emaitzen gutxigora-beherako portzentaia desberdinak ateratzeko.
Jokoaren nondik norakoak ulertzen ez dituzuenontzat esan, joko honetan hainbat puntu garratzitsu daudela (planetak, ilargiak...) non zure armada erasotu dezaketen, espaziontziak bertan geldirik badaude. Bestalde, ilargiak eraso baten ondorioz pilatutako hondakinek sortzen duten astroak dira eta zure espaziontziak ezkutatzeko balio dute. Izan ere, ezin daitezke detektatu ilargi batetik egindako mugimenduak (kontuz! espaziontziak bertan geldirik badaude bai!). Oinarritzat hau jakinda, hemendik aurrera idatzitakoa ulertzeko moduan zarete.
Esan beharra daukat, garai hartan 34. unibertsoko 2. inperio handiena izatera iritsi nintzela eta Excalibur aliantzaren parte nintzela. Kontutan izan, unibertso bakoitzean, 12.000 bat pertsonak jolasten zutela. Hona hemen nire borrokarik onenetariko batzuetan erabilitako estrategia eta borroka ondorengo estatistikak.
Frii jokalari arduragabea
Frii jokalariak izugarrizko armada zuen bere eskuetan. Inork menperatuko ez zuela sinetsita zeukan eta oso lasai zebilen jokoan. Ez zituen jokoaren hainbat kontu ondo zaintzen, adibidez, armada erasoengandik babesteko "fleet" mugimendua (armada leku batetik bestera mugitzea alegia). Mugimendu hau normalean armada zatikatuta erabiltzen da espaziontzi gutxi batzuk armada osoaren aurretik bidaliz, armada nagusia atzetik doala. Hau engainu bezala erabiltzen da, erasotzaileak zure mugimendua detektatu ez dezan.Friik armada osoa batera mugitzen zuen, akats larria! Hau ikusita, bere gaizki egindako "fleet" mugimenduaren zain geratu nintzen. Emulatzailearen bidez, bere teknologiak kalkulatu eta bere armadaren mugitze abiadura jakin nuen. Hortaz, bere ilargira itzultzen ari zela erasoa jo nion eta 3 segunduko tartean iritsi zen nire armada, ezer egiteko aukerarik gabe geratu zela. Erasoa iritsi baino 5 minutu lehenago sartu zen jokoan bere armada ikuskatzera, baina beranduegi zen :D
Horrelakoetan erreakzio denbora gutxienez 2 ordu edo gehiagokoa izaten da laguntza eskatzeko. Hona hemen egindako txikizioaren zenbakiak:
Borrokak 6 erronda iraun zituen.
ERASOTZAILEAK ( 2 )
Odri Winky
Korazatuak 11 Galdu 0
Odri Winky
Korazatuak 3.009 Galdu 11
Ehiztari arinak 100.004 Galdu 73.025
Ehiztari astunak 20.000 Galdu 10.743
Gurutzaontziakk 40.001 Galdu 6.834
Borroka ontziak 16.000 Galdu 189
Bonbaketariak 1.000 Galdu 0
Suntsitzaileak 1.000 Galdu 2
DEFENDATZAILEAK
Frii
Zama txikiko ontziak 145 Galdu 145
Zama handiko ontziak 1.407 Galdu 1.407
Ehiztari arinak 77.588 Galdu 77.588
Ehiztari astunak 17.209 Galdu 17.209
Gurutzaontziakk 25.506 Galdu 25.506
Borroka ontziak 5.650 Galdu 5.650
Kolonizatzaileak 1 Galdu 1
Berziklatzaileak 7.627 Galdu 7.627
Espioitza zundak 20 Galdu 20
Bonbaketariak 308 Galdu 308
Suntsitzaileak 244 Galdu 244
Heriotzaren izarrak 1 Galdu 1
Korazatuak 2.548 Galdu 2.548
Erasotzaileak irabazi du borroka!
Harrapakina: 10.982.279 Metal, 2.858.337 Kristal eta 12.528.625 Deuterio
Erasotzailearen galerak: 596.378.000 unitate
Defendatzailearen galerak: 1.886.950.000 unitate
Galerak GUZTIRA: 2.483.328.000 unitate.
Hondakinak (37250 Berziklatzaile)
Metala: 517.814.400 unitate
Kristala: 227.184.000 unitate
IRABAZI ETA GALERAK
Erasotzailearen errentagarritasuna: %30
Erasotzaileak berziklatu ostean/gabe: 174.989.641/-570.008.759 Unitate
Defendatzaileak berziklatuz gero: -1.168.320.841 Unitate
Dena "Galduduzu"
Beste adibide bat, “Youlose” jokalariaren aurkakoa izan zen. Aurrekoak ez bezala, oso ondo zaintzen zuen bere armada. Galaxia berdinean, planeta batetik besterako desplazamentuak erabiltzen zituen, baina noizbehinkako mugimenduak ziren. Askotan desorduak aprobetxatzen zituen hauek egiteko. Egun batean, bere ilargia espiatu nuen bere armada zelatatzeko eta ez zegoenez ezer, nire ilargitik bere planetetariko batetara "Phalanx" (planetetan gertatzen diren mugimenduak ikusteko) eskanerra erabili nuen eta hara non, han topatu nuen! Bere ilargitik planeta batetarako desplazamendua egiten.
Tipo oso metodikoa zen. Desplazamendua egiten zuen, bide erdian ezeztatu eta atzera itzultzen zen, ilargira bueltako bidearen denbora inork jakin ez zezan. Zorte kontua izan zen. Bururatu zitzaidan, gutxigora-behera, goizean goiz jeikiko zela mugimendua ezeztatzeko. Beraz, goizean jeiki eta bere zain geratu nintzen noiz konektatzen zen ikusteko. Zuek jakiteko, jendea konektatzen denean, argi bat pizten da erabiltzailearen planeta nagusian.
Argiaren zain egon nintzen beraz. Eta behin argia piztu zela ikustean, bere desplazamendua noiz ezeztatuko zuen jakiteko, 3 segunduro Phalanx mugimendu eskanerrarekin begiratzen hasi nintzen. Horrekin denboraren errore margina 4 segundukoa izango zen gehienez eta Phalanxak suposatzen duen erregai kostua ere murritzagoa zen. Bete betean harrapatu nuen mugimendua ezeztatzen.
Momentu horretan bertan, nire etxeko erlojuaren ordua hartu nuen, segundu eta guzti. Ezeztatze ordua jakinda eta bere motoreen teknologia emulatuz, itzulera denbora kalkulatu nuen 5 bat segunduko errore marginarekin. Nahi gabe, segundu bat baino gutxiagoko margina izan zen azkenean.
Esan, estrategia aldetik nire borrokarik onena izan zela. Emaitza begi bistakoa da:
Borrokak 6 erronda iraun zituen.
ERASOTZAILEAK ( 3 )
Odri Winky
Suntsitzaileak 1 Galdu 0
Odri Winky
Suntsitzaileak 999 Galdu 4
Ehiztari arinak 99.445 Galdu 63.285
Ehiztari astunak 20.020 Galdu 8.712
Gurutzaontziakk 31.824 Galdu 4.204
Borroka ontziak 5.154 Galdu 68
Bonbaketariak 1.000 Galdu 10
Korazatuak 1.500 Galdu 17
CandyMan
Espioitza zundak 1 Galdu 1
DEFENDATZAILEAK
youlose
Zama txikiko ontziak 4.740 Galdu 4.740
Ehiztari arinak 50.282 Galdu 50.282
Ehiztari astunak 17.371 Galdu 17.371
Gurutzaontziakk 15.855 Galdu 15.855
Borroka ontziak 6.197 Galdu 6.197
Kolonizatzaileak 11 Galdu 11
Berziklatzaileak 6.069 Galdu 6.069
Espioitza zundak 87 Galdu 87
Suntsitzaileak 228 Galdu 228
Heriotzaren izarrak 2 Galdu 2
Korazatuak 484 Galdu 484
Erasotzaileak irabazi du borroka!
Harrapakina: 4.137.956 Metal, 814.656 Kristal eta 8.132.586 Deuterio
Erasotzailearen galerak: 460.229.000 unitate
Defendatzailearen galerak: 1.368.184.000 unitate
Galerak GUZTIRA: 1.828.413.000 unitate.
Hondakinak (27427 Berziklatzaile)
Metala: 387.010.200 unitate
Kristala: 161.513.700 unitate
IRABAZI ETA GALERAK
Erasotzailearen errentagarritasuna: %23
Erasotzaileak berziklatu ostean/gabe: 101.380.098/-447.143.802 Unitate
Defendatzaileak berziklatuz gero: -832.745.298 Unitate
Goiko irudian, borroka simulatzaile bat
Nire 1vs1 handiena
XaVier jokalariak 4 edo 5 ilargi zituen bere inperioan. Salto kuantikoa erabiltzen zuen ilargi batetik bestera instante batean armada leku aldatzeko. Mugimendu hau ilargi batetik bestera bakarrik egin zitekeen. Beraz, nire ilargi batetik gertu zuen bere ilargi batetara joan arte itxaron nuen. Planeta eta ilargiaren arteko orbitan, hondakin batzuk zituen eta hauek erabili zituen bere hurrengo babes mugimendua gauzatzeko. Hau da, armadaren abiadura motelenean hondakinak jaso eta ilargira itzuli nahi zuen modu seguruan.
Honelakoetan, lehen ere esan dudan moduan, normalean armada zati txiki bat bidaltzen da aurretik engainu moduan. Hondakinak jasotzen zauden momentuan norbaitek zelatatzen bazaitu ere, armada zati txiki horren denbora hartzeko eta ez atzetik datorren armadarena.
Hau ikusita eta nire probabilitateak handitzeko, eraso azkar bat bidali nion planetara hondakin gehiago sortzeko asmoz. Hau da eraso horrekin lortu nuen hondakin kopurua:
Borrokak 3 erronda iraun zituen.
ERASOTZAILEAK ( 2 )
Odri Winky
Espioitza zundak 1 Galdu 0
Odri Winky
Ehiztari arinak 50.000 Galdu 365
Ehiztari astunak 200 Galdu 2
DEFENDATZAILEA
XaVier
Zama txikiko ontziak 10 Galdu 10
Zama handiko ontziak 45 Galdu 45
Gurutzaontziak 17 Galdu 17
Berziklatzaileak 1 Galdu 1
Espioitza zundak 44 Galdu 44
Bonbaketariak 6 Galdu 6
Eguzki sateliteak 222 Galdu 222
Misil-jaurtigailuak 2.000 Galdu 2.000
Laser txikiak 2.560 Galdu 2.560
Laser handiak 32 Galdu 32
Gauss kanoiak 32 Galdu 32
Plasma kanoiak 18 Galdu 18
Kupula txikiak 1 Galdu 1
Kupula handiak 1 Galdu 1
Erasotzaileak irabazi du borroka!
Harrapakina: 300.769 Metal, 44.251 Kristal y 39.448 Deuterio
Erasotzailearen galerak: 1.480.000 unitate
Defendatzailearen galerak: 14.409.000 unitate
Galerak GUZTIRA: 15.889.000 unitate.
Hondakinak (53 Berziklatzaile)
Metala: 614.100 unitate
Kristala: 427.800 unitate
IRABAZI ETA GALERAK
Erasotzailearen errentagarritasuna: -%3
Erasotzaileak berziklatu ostean/gabe: -53.632/-1.095.532 unitate
Defendatzaileak berziklatuz gero: -13.751.568 unitate
Hondakinetatik ilargi bat sortzeko probabilitatea: %10
Planetaren orbitan, XaVierrek espero baino hondakin askoz gehiago zegoen beraz. Horrek esan nahi du, aurretik bidali zuen armada zatiak ez zuela hondakin guztiak biltzeko kapazitaterik. Atzetik zetorren armadak ordea, falta ziren hondakin guztiak bildu zituen. Hondakinetara iritsi zen ordua kontutan izanda, armada nagusiaren itzulera ordua kalkulatzeko gai nintzen jada. Joan etorriaren denborak beti berdinak baitira.
Aurreko erasoaldian sabatu ziren espaziontziak bildu, eta nuen armada osoarekin jo nion erasoa. Eta kitto, agur XaVier... :D
Borrokak 6 erronda iraun zituen.
ERASOTZAILEAK ( 3 )
Dash
Espioitza zundak 1 Galdu 1
Odri Winky
Ehiztari arinak 116.397 Galdu 76.463
Ehiztari astunak 20.000 Galdu 9.854
Gurutzaontziak 40.000 Galdu 7.757
Borroka ontziak 16.000 Galdu 306
Bonbaketariak 1.000 Galdu 4
Suntsitzaileak 1.000 Galdu 5
Korazatuak 10.000 Galdu 85
Odri Winky
Kolonizatzaileak 1 Galdu 1
DEFENDATZAILEA
XaVier
Zama txikiko ontziak 4.177 Galdu 4.177
Zama handiko ontziak 1.055 Galdu 1.055
Ehiztari arinak 80.808 Galdu 80.808
Ehiztari astunak 20.202 Galdu 20.202
Gurutzaontziak 16.884 Galdu 16.884
Borroka ontziak 10.101 Galdu 10.101
Berziklatzaileak 17.998 Galdu 17.998
Bonbaketariak 1.556 Galdu 1.556
Suntsitzaileak 505 Galdu 505
Heriotzaren izarrak 4 Galdu 4
Korazatuak 2.619 Galdu 2.619
Erasotzaileak irabazi du borroka!
Harrapakina: 307.050 Metal, 230.850 Kristal y 34.622 Deuterio
Erasotzailearen galerak: 638.957.000 unitate
Defendatzailearen galerak: 2.296.096.000 unitate
Galerak GUZTIRA: 2.935.053.000 unitate.
Hondakinak (44026 Berziklatzaile)
Metala: 605.297.400 unitate
Kristala: 275.218.500 unitate
IRABAZI ETA GALERAK
Erasotzailearen errentagarritasuna: %38
Erasotzaileak berziklatu ostean/gabe: 242.131.422/-638.384.478 unitate
Defendatzaileak berziklatuz gero: -1.416.152.622 unitate
34. unibertsoko top 4.aren gainbehera
Jokalari hau berriz, oso azkar ari zen unibertsoan postuak igo eta igo. Nigana gerturatzen ari zen eta horrek ezin zuen horrela jarraitu... Tipoari balazta pixka bat jartzeko, nire aliantzako kide batzuekin eraso bateratu bat prestatu genuen. TpI-k ez zuen babes mugimendurik egiten. Oso hurrun zegoen denengandik eta planetan uzten zuen bere armada, bertako defentsa ikaragarria baitzen (ia suntsiezina).
Baina pixka bat zelatatu ondoren, kasu batzuetan armada ilargian uzten zuela ikusi nuen. Une horietako bat arte itxaron genuen guztiok eraso bateratua egiteko. Egun hortako gauan lotara joan zela (aktibitaterik ez zuela) aprobetxatuz eta babes mugimendua egin ez zuela ikusita bidali genuen ondorengo tropela. Nire lekutik 100 sistematako distantziara zegoen eta 30 milioi deuterio erregai gastatu behar izan nuen.
Ikustekoa da birrinketa, txikizio honen ondoren jokoa utzi zuen gizarajoak. Datu gehigarri bezala esan, nahiz eta eraso bateratua izan honakoa, aurreko erasoa (nire 1vs1) bezain besteko kalte materiala eragin zuela.
Borrokak 4 erronda iraun zituen
ERASOTZAILEAK (6)
Odri Winky
Ehiztari arinak 100.796 Galdu 31.160
Ehiztari astunak 20.021 Galdu 3.473
Gurutzaontziakk 11.983 Galdu 376
Borroka ontzia 5.000 Galdu 10
Bonbaketariak 1.000 Galdu 0
Suntsitzaileak 1.000 Galdu 0
Korazatuak 1.500 Galdu 0
Odri Winky
Espioitza zundak 1 Galdu 0
KinG CaRRo
Ehiztari arinak 55.874 Galdu 16.994
Ehiztari astunak 12.667 Galdu 2.164
Gurutzaontziakk 22.970 Galdu 665
Borroka ontzia 3.192 Galdu 7
Bonbaketariak 1.455 Galdu 0
Suntsitzaileak 302 Galdu 0
Korazatuak 3.620 Galdu 1
Maltzurra
Ehiztari arinak 73.629 Galdu 22.766
Ehiztari astunak 13.000 Galdu 2.263
Gurutzaontziakk 24.695 Galdu 756
Borroka ontzia 4.333 Galdu 7
Bonbaketariak 1.800 Galdu 0
Suntsitzaileak 3.552 Galdu 0
Korazatuak 2.386 Galdu 1
Alvarito
Ehiztari arinak 41.768 Galdu 13.335
Ehiztari astunak 10.617 Galdu 2.039
Gurutzaontziakk 10.030 Galdu 353
Borroka ontzia 3.027 Galdu 21
Bonbaketariak 160 Galdu 0
Suntsitzaileak 30 Galdu 0
Korazatuak 1.660 Galdu 0
Bubu
Ehiztari arinak 48.862 Galdu 15.131
Ehiztari astunak 5.973 Galdu 1.043
Gurutzaontziakk 9.102 Galdu 294
Borroka ontzia 3.865 Galdu 6
Bonbaketariak 1.100 Galdu 1
Suntsitzaileak 965 Galdu 0
Korazatuak 2.758 Galdu 1
Defendatzailea (1)
TpI
Zama txikiko ontziak1.590 Galdu 1.590
Zama handiko ontziak 1.931 Galdu 1.931
Ehiztari arinak 111.234 Galdu 111.234
Ehiztari astunak 16.319 Galdu 16.319
Gurutzaontziak 31.000 Galdu 31.000
Borroka ontzia 5.000 Galdu 5.000
Berziklatzaileak 13.040 Galdu 13.040
Espioitza zundak 186 Galdu 186
Bonbaketariak 991 Galdu 991
Suntsitzaileak 1.967 Galdu 1.967
Korazatuak 5.000 Galdu 5.000
Laser txikiak 20 Galdu 20
Erasotzaileak irabazi du borroka!
Harrapakina: 7.054.582 Metal, 2.529.630 Kristal eta 5.623.849 Deuterio
ERASOTZAILEAK
Galerak 576.697.000 unitate.
Errentagarritasuna berziklatuz: 398.773.861 (%69) unitate.
Errentagarritasuna berziklatu gabe: -561.488.939 (-%97) unitate.
Defendatzailea
Galerak 2.624.219.000 unitate.
Errentagarritasuna berziklatuz: -1.679.164.261 (-%63) unitate.
Galerak GUZTIRA: 3.200.916.000 unitate.
Hondakinak (48.014 Berziklatzaile)
Beno, hemen nire borroketako epikak kontatu dizkizuet, baina esan beharrik ez dago estrategia ez dela borroketara bakarrik mugatzen. Kontutan izan inperioko teknologia, planeta berrien konkista, material bilketa eta hauen erabilera... izugarri garrantzitsuak direla. Baina hori, norbaitek interesa izanez gero kontatuko dizuet. Hau da txapa!!
Iruzkinak (3)
Urtzi Odriozola 2015ko mar. 11a, 22:46
Aupa hi!! A ze artikulu puska!! Ea gehiago idaztera animatzen haizen! ;)
Xabier Calvo 2015ko mar. 11a, 23:40
Kontxo! Hau da hau estrategia manuala! Napoleon dirudizu! Jejejeje. Ez naiz estrategia jokoen zalea, batez ere ez daukadalako pazientzia nahikoa eta beti gaizki amaitzen dudalako horrelako jokoekin. Hori bai, Eñaut, plazer bat da horrelako artikulua irakurtzea. Eskerrik asko!
superandoni 2015ko mar. 12a, 13:21
Ogame eta antzeko jokuak gamer orok pasa behar duen etapa bat dela uste dut, adikzioa zer den eta honen ondorio latzak erakusten dizkizunak (zore txarrarekin adikzio hartatik ez zara irtengo). Gaueko ordu txikitan alarmarekin esnatzen zarenean eraso edo defentsa edo dena delakoren bat egiteko orduan konturatu behar du norberak: ZER OSTIA EGITEN ARI NAIZ NIRE BIZITZAREKIN? Honelako jokuetan "atrapatuenak" du bentaja, eta orotan bezala beti dago norbera baino atrapatuago bat beti...
Ez da MMO jokuei kritika, mota honetako MMOei baizik, jendea engatxarazten ditu, WOW edo bestelakoen beste maila altuago baten.