2018a joan zaigu dagoeneko, eta oso urte emankorra izan da, gure zaletasun txiki honi dagokionez behintzat. Sinistu ala ez, aspaldiko partez, iaz ez zuten makina berririk atera; eta horrek zera esan nahi du: jada ditugunak ongi funtzionatzen ari direla. Bai komertzialki, baita emaitzei dagokienez ere. Erreparatu bestela PlayStation 4 edo Nintendo Switch-en salmenta ikaragarriei, edota argitaratutako maisulanei (Red Dead Redemption 2, God of War, Celeste, Super Smash Bros. Ultimate), edota gero eta bezero gehiago dituzten zerbitzuei (oraingoz, Steam, etorkizunean, batek daki)... “What a time to be alive!”
Hala ere, lehenengo Metal Gear Solid-en abestiak zioen moduan, onena etortzear dago. Izan ere, 2019 honetarako joko berri ikaragarri eta gertakari interesante askotxo dauzkagu etortzeke. Besteak beste:
Konfirmatutako argitaratze-data dutenak:
- Resident Evil 2 – PS4, XBO – Urtarrilak 25
- Kingdom Hearts III – PS4, XBO – Urtarrilak 29
- Metro Exodus – PS4, XBO – Otsailak 15
- Anthem – PS4, XBO, PC – Otsailak 22
- Devil May Cry 5 – PS4, XBO, PC – Martxoak 8
- The Division 2 – PS4, XBO, PC – Martxoak 15
- Sekiro: Shadows Die Twice – PS4, XBO, PC – Martxoak 22
- Yoshi’s Crafted World – Switch – Martxoak 29
- Mortal Kombat 11 - PS4, XBO, PC, Switch – Apirilak 23
- Days Gone – PS4 – Ekainak 26
- Shenmue III – PS4, PC – Abuztuak 27
Egidazue atximur, zerrenda honetako hainbat joko benetan heltzear daudela ozta-ozta sinisten dut-eta! Zenbat urte egon gara zaleok Resident Evil 2, Kingdom Hearts III edo Shenmue III horien zain? 2019, bada garaia!
Bestalde, saga ezagunen atal berriez gain, frankizia berri batzuk ere saiatuko dira beren lekua topatzen mundu lehiakor honetan. Besteak beste, Hidetaka Miyazakiren azkena (Sekiro), Bioware-ren rol-abentura berria (Anthem) eta Days Gone, PS4rako proposamen interesgarria.
2019an argitaratzeke (data konfirmatu gabe):
- Animal Crossing – Switch
- Doom Eternal – PS4, XBO, PC, Switch
- Ori and the Will of the Wisps – XBO, PC
- Gears 5 – XBO, PC
- Pokémon – Switch
Microsoftek eta Nintendok, beren ohiko estrategiei jarraituz, soilik berresten dituzte argitaratze-datak gertu daudenean. Kointzidituko ote du Pokémon berriak bolo-bolo dabilen Switch berriarekin? Pikachuk eta lagunek ez zuten besterik behar, guztion ahotan egoteko!
Azkenean, 2019an argitaratuko ote dituzte?
- Cyberpunk 2077 – PS4, XBO, PC
- Death Stranding – PS4
- Final Fantasy VII – PS4
- The Last of Us Part II – PS4
Sail honetan, pokerra Sonyren bideokontsolan. The Witcher rol sagaren garatzaileen (CD Projekt) joko berria, Hideo Kojimaren proiektu misteriotsua, klasiko baten bertsio berria eta PS3ren garaitik espero dugun beste bat. Benetan ikusiko ote ditugu 2019 honetan?
Eta zuek, zer diozue? Zerrenda hauei beste jokoren bat gehituko zeniekete?
Iruzkinak (1)
Igor Okina Feb. 3, 2019, 2:58 p.m.
Estrategia zale bezala, esan biharra daukat zerrenda horretako ia bat be ez jatela interesatzen (akaso Cyberpunk 2077, baña ez dot uste 2019 irtengo danik). Hala be, estrategian ikuspuntutik be titulu dexente dauzkou 2019-rako:
Argitaratze data konfirmatuak:
Battlefleet Gothic Armada II - Urtarrilak 24
Civilization VI: Gatherng Storm (expasioa) - Otsailak 14
Dawn of Man - Martxoak 1
Total War: Three Kingdoms - Martxoak 7
Tropico 6 - Martxoak 29
Steel Division 2 - Apirilak 4
Anno 1800 - Apirilak 16
2019-rako konfirmatuak baña data zehatz gabe:
Imperator: Rome
Iron Harvest
The Settlers
Warcraft III: Reforged
Hard Ancient Life
Ancient Cities
Foundation (early access otsailak 1)
2019-rako konfirmatu gabiak:
Age of Empires IV.
Age of Empires II Definitive Edition.