PC, PS5 eta Xbox Series gailuetan estreinatuko da. Demoa kaleratu du Capcom-ek.
Onimusha: Way of the Sword abenturaren kaleratze data zehaztu du Capcom talde japoniarrak. Irailaren 25ean helduko da samuraien eta deabruen sagako bosgarren atala.
Plataformei dagokienez, ordenagailuetan nahiz PlayStation 5 eta Xbox Series kontsoletan ikusiko dugu Onimusha. State of Play emanaldirako prestatutako trailer berriarekin egin dute iragarpena. Miyamoto Musashi protagonista Kioto kanpoan kokatutako Oe mendian ageri da: gotorlekuan zehar borrokan ikus dezakegu, amaieran, Oni gerlari boteretsuan bilakatzeko.
Ezpatadak, kontraerasoak, abilezia magikoak eta trikimailuak izango dira Onimusha berriaren zutabeak. Genma deabru txikien zein erraldoien aurka egin beharko du Musashi samuraiak, dozenaka etsairen kontra arituz une berean. Garaipena eskuratzeko, kokalekuetan sakabanatutako erremintez baliatuko da.
Japoniako pertsonaia historikoak nahiz mitologiako izaki ezagunak toki ospetsuekin batuko ditu bideojokoak: esaterako, Kiotoko Kiyomizu-dera tenplua bisitatuko dugu.
Irailera itxaron beharrean, gaur bertan ibiltzeko aukera daukagu; azken joko handiekin egin modura, Capcomek Way of the Sworden demoa kaleratu berri du. Plataforma guztietan aurkituko dugu doako probaldia.
Onimusha: Way of the Sword irailaren 25ean merkaturatuko da.
Lander Unzueta
Iruzkinak