Jada euskaraz zegoen OpenTTD (Microprose-n eskutik Chris Sawyer-ek egin zuen "Transport Tycoon Deluxe" jokoaren klon librea). Baina jolasterakoan ez zegoen izen euskaldunik zuen herri izen paketerik. Hori dela eta, Euskal Herriko herrien pakete bat sortu dut.
Nola instalatu azalduko dizuet. Oso erraza da:
Lehenik eta behin orrialdetik jeitsi "euskal-herria.grf" fitxategia.
Fitxategi hori, kopiatu "newgrf" karpetara (darabilzun sistema eragilearen arabera):
C:\Users\<username>\Documents\OpenTTD\newgrf (Windows Vista, 7, 10)
~/.openttd/newgrf (Linux, BSD)
~/Documents/OpenTTD/newgrf (OSX)
Gero, jokoa ireki eta aukeratu "NewGRF-ren Ezarpenak".
"NewGRF artxibo ez aktiboak" atalean "Euskal Herriko udalerriak 0.1.0" ikusi beharko zenuke. Horrela ez baldin bada, klikatu "Artxiboak berriro eskaneatu".
Ondoren, egin klik bikoitza "Euskal Herriko udalerriak 0.1.0"-ren gainean. Eta hau "NewGRF-ko artxibo aktiboak" atalera pasako da.
"Aldaketak aplikatu" sakatu. Orain, "Joko berria" sortzerakoan, "Herrien izenak" aukeran, "Euskal Herria" aukeratzea izango dugu.
Beste parametroekin gustura gaudenean, sakatu "Sortu" eta ikusi herrien izenak.
"Erakutsi herri zerrenda" ikonoan klik eginda, zerrenda osoa iker zenezake.
Espero baliagarria izatea!
Iruzkinak