Overcooked, Total Annihilation eta Football Club Simulator dira, besteak beste, aste honetako doako jokoak

Lander Unzueta | 2020/06/06 11:00 Berriak



GOGek 27 bideojoko doan eskuratzeko aukera ematen du. PlayerUnknown’s Battlegrounds eta Segaren Sonic Forces aldi baterako doan jokatzeko jarri dituzte.

Astea aurrera doa, eta egunotan eskuratu daitezkeen doako bideojokoen zerrenda egiteko unea heldu da. Ekaineko lehen asteburua izanik, harpidetza zerbitzuek eskainitako doako jokoen zerrenda berriztatu egin da. Horiek ez dira, baina, aste honetan doan eskuratu ahal diren bideojoko bakarrak. Hemen jokoen zerrenda:

Betirako gordetzeko doako bideojokoak:

Aldi baterako doan jokatzeko bideojokoak:

Harpidetza zerbitzuen barnean ekainean egongo diren doako joko eta gehigarriak:

Beherapen eta eskaintza interesgarriak:

  • PC:
    • Bundle for Racial Justice and Equality: Itch.io webguneak 740 joko baino gehiago batu ditu arrazakeriaren aurka egiteko sortutako bilduma honetan. Zuk erabaki zenbat diru jarri nahi duzun. Gutxieneko 5 dolarrak ordainduta jokoak eskuratu ahalko dituzu; batzen duten dirua NAACP Legal Defense and Educational Fund eta Community Bail Fund erakundeetara bideratuko dute.
    • Bethesdaren jokoen beherapenak Green Man Gamingen: GMGek Bethesdak garatutako edo banatutako bideojokoen zerrenda interesgarria sortu du. Doom Eternal, Prey, Dishonored 2, Fallout 4 eta beste hainbat joko daude bertan. Produktu batzuk Steamen aktibatzeko dira, baina beste asko Bethesdaren launcherrerako dira.
    • Resident Evil sagaren beherapenak Steamen: Capcomen beldurrezko sagaren joko berri zein zaharrak prezio interesgarriarekin.
    • 2K Build Your Own Bundle: Humble Bundlek 2K banatzailearen Steamerako bideojokoen zerrenda osatu du. Hiru joko erosita %80ko beherapena izango duzu, %83koa lau jokorekin eta %85ekoa bostekin. Bioshock, XCOM edota Borderlands sagen jokoak daude bertan.
  • Playstation 4:
    • Days of Play 2020: PS4ko bideojoko, harpidetza zerbitzu eta hardware desberdinen beherapenak. Prezio bereziak joko fisiko zein digitalentzat.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

181
Kide

4
Jolasten

31
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…