PDXCOM 2019

Iker Bellido | 2019/10/29 08:00 BerriakArtikuluakBitxikeriak



Duela gutxi izan da PDXCOM jardunaldia Berlinen, eta urtero egiten duen bezala, etorkizun hurbilean argitaratuko dituen dlc eta jokoak aurkeztu zituen Paradox estudioak. Aurten ekitalde bero-bero izan dela esan dezakegu: bi joko eta dlc bat aurkeztu dizkigute, beraz, nondik hasi?

Aurkeztutako dlc-a Hearts of Iron 4 (HoI4) joko famatuarena izango da, Resistance izena izango du, eta gerrako azpijokoei buruzkoa izango da. Zelatariak entrenatu, bidali, estatu etsaien informazioa lortu, itzaletatik besteei lagundu etab egiteko aukera emango digu. Gainera, Frantziak (Vichy zein askeak) eta Espainiak (nazionala eta errepublikak) ikuspegi zuhaitz berriak izango dituzte. Tropak infiltratzeko aukera ere sartu dute. Eta hori guztia dlc-aren hasiera besterik ez da.

resistance

Oraindik gauzak bero ez daudela iruditzen bazaizu, Empire of Sin jokoari buruz entzun ez duzulako izango da. Jokoa 1920.urtean kokatzen da, alkoholik gabeko Estatu Batuetan murgildua. Alde batetik, borrokak egongo dira, hain modan jarri den xcom sistema erabilita. Eta bestetik, gestio lanak ere egin beharko ditugu: dirua non inbertitu, zein guardia non jarri etab.  Nola ez, narratiba sakona ere izango du. Eta ez ahaztu: dena familiagatik.

.empire of sin

Azkenik, beharbada, jende askok espero zuen jokoa bota ziguten aurpegira. 7 urte igaro dira, eta dlc asko ikusi ditugu joko honen azken edizioan. Era berean, Paradox famatu egiten duen jokoa izan daiteke hau. Errege berria jaioa da, baina, bere aita bezain ona izango al da? Bai lagunok, denok espero genuen Crusader kings 3 aurkeztu zuten eta 2020 urtean aterako dela esan zuten. Bideo aurkezpen bakarrik erakutsi ziguten, baina, Steam-en iruditxoren bat utzi da ikusten jokoaren atalean. Nabariena, beharbada, grafiko aldaketa izan daiteke, izan ere, mapa askoz ere politagoa dela ikus dezakegu. Horretaz gain, ez ziguten erregeen abilezia zuhaitzei buruzko informazio gehiegirik eman, beraz, badirudi, beste metodo bat erabiliko dutela heroiek ekitaldiez gain abilitateak irabazteko.

ck3

Bero-bero izan dugu aurtengo edizioa, eta badirudi datorren urtean gauza asko izango ditugula probatzeko. Ezingo gara geldirik egon lur eremu berriak konkistatzen, eta kaleetan gure indarra erakusten!

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

170
Kide

2
Jolasten

33
Online

Azken erantzunak

Lander Unzueta Oct. 3, 2019, 11:53 a.m.

Aupa, eskerrik asko testua argitaratzearren! Azkenaldian denbora faltagatik analisiak idazteari utzi izan diot, baina ea pixkanaka-pixkanaka berriz e…
Metroidvania guztien erregea - Hollow Knight

Urdinberde Feb. 10, 2019, 7:47 p.m.

eta astirik baduzue hyrule warriors, tingles rupee land, tingles baloon trip of love, links crossbow training eta navi trckers. Eta batenbat ahaztu…
Zeldaren kondaira euskaratu dugu