Hilean 4,99 euro ordainduta Androideko ehundaka joko eskaintzen ditu zerbitzuak. Joan den udazkenean jarri zuten martxan AEBetan.

Googlek bere aplikazioen eta bideojokoen harpidetza zerbitzua herrialde gehiagotara zabaldu du. Play Pass deitutakoak ehundaka app biltzen ditu Android erabiltzen duten gailuetan.

Bertan Limbo, Stardew Valley, Bridge Constructor Portal edota Cultist Simulator bezalako bideojokoak batu dituzte. Zerrenda osoa ezagutu nahi dutenentzako artikulua idatzi dute Android Authoritykoek.

Bilduma oso hori hilean 4,99 euroren truke eskuratu ahalko dute Googlen sistema eragilearen erabiltzaileek. Urte osorako harpidetzak 29,99 euro balio dituela jakinarazi dute. Jendea erakartzeko asmoarekin lehen hilabetea doan ezartzea erabaki du Googlek.

Horrela, Googlek Applek bere Apple Arcade harpidetza zerbitzuarekin emandako pausoak jarraitzen ditu. Halere, Googlen bildumak ez ditu bideojoko esklusiboak biltzen, Applek egin bezala.