Playstation 5aren aurkezpen berezia egingo du gaur Sonyk

Lander Unzueta | 2020/09/16 11:00 Berriak



Kontsola berriko jokoen 40 minutuko erakustaldia emango dute sareetan.

Microsoftek Xbox Series Xren eta Sren prezioa eta argitaratze data iragarri ondoren Sonyren txanda iritsi da. Japoniarrek larunbat arratsaldean adierazi zutenez Playstation 5aren aurkezpen digitala egingo dute gaur.

Ekimena 22:00etan hasiko da, eta Sonyren blogean azaltzen dutenez Playstation Studios eta beste garatzailen batzuen bideojokoak erakutsiko dituzte. Aurkezpenaren iraupena ere zehaztu dute: 40 minutu inguru iraungo ditu.

Hori horrela, etzi Demon’s Soulsen remakea, Spider-Man: Miles Morales edota Ratchet & Clank: Rift Apart bezalako jokoak ikustea aurreikusten da, baina baita ezusteko gehiago ere. Zurrumurruen arabera Final Fantasy XVI iragarriko dute Sonyrenean.

Ez hori bakarrik, Xboxek bere kontsolari buruzko xehetasun guztiak emanik Sonyk ere berbera egitea espero da; azken finean PS5a gabonen aurretik argitaratuko dutela baieztatu zuten aspaldi, eta oraindik prezioa eta argitaratze data ezezagunak dira.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

181
Kide

2
Jolasten

29
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…