Asteburu honetan izango dira Playstation Experience hitzaldiak. Larunbat eta igandean izango dira Las Vegasen, egun osoan zehar.
Bertan, Sonyren hainbat estudiok hitzaldi bat eskainiko du, salgai dauden jokoei buruz, bidean direnei buruz,... Sonyrenak ez diren garatzaileek ere izango dute tarte bat kontsolan diren eta iritsiko diren jokoei buruz hitzegiteko.
Hitzaldian agertuko diren jokoak ondorengoak dira: Bloodborne, The Order:1886, Uncharted 4, Until Dawn, No Man's Sky, The Witness, Batman:Arkham Knight, Mortal Kombat X, Battlefield Hardline eta beste hainbat, hauei buruzko informazio berria eskainiz. Guzti hauetan gain, joko berrien aurkezpena ere espero da. Ea ustekabe handiak ematen dizkiguten.
Hitzaldien ordutegia jakiteko, Playstationen blog ofizialean aurki dezakezue informazioa.
Hitzaldiak streaming bidez zuzenean ikusteko aukera egongo da. Ikusi nahi badituzue hemen duzue esteka prest:
Watch live video from PlayStation on www.twitch.tv
Playstation Experience biltzarra
Ander Intxaurrondo | 2014/12/05 13:30
Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.
Azken erantzunak
Lander Unzueta 2025ko aza. 18a, 09:30
Kaixo, Daflipat! Tamalez, oraingoz ez: nahiz eta GNU/Linux oinarri duen, SteamOS ezin daiteke euskaraz jarri. Agian mahainguruko ingurunea euskara…Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…
Daflipat 2025ko aza. 17a, 18:25
Kaixo! Badakizue SteamOS sistema eragilea euskaraz erabiltzerik dagoen? Eta euskaraz ez balego, euskaratzeko modurik legokeen? Eskerrik asko zuen l…Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…
Damian 2025ko mai. 20a, 23:04
Hartuta! Probatzeko goguakin. Zaharra probatu eta immertsioa haundixa zan. Hola are gehixau!S.T.A.L.K.E.R.: Legends of the Zone bildumak tril…
Damian 2025ko mai. 8a, 10:43
Begiratu kickstarterra! Itxura bikaina eta joko mota hau gustoko duenarentzat aukera ona!Prelude Dark Pain-ek Kickstarter kanpaina arrakas…
eZpata_10 2025ko mai. 5a, 20:01
Mila esker benetan, Outer Wilds euskaraz jokatzea zoragarria izan da :DOuter Wilds eta bere DLC-a, euskaratuta
Iruzkinak (7)
Xabier Calvo 2014ko abe. 7a, 14:21
Ikusi dut Uncharted 4-aren 15 minutuko trailerra (http://youtu.be/I3SH-g8ykw4). Grafiko aldetik ikusgarria. Jokoaren dinamika berdina izaten jarraitzen du, berrikuntzarik gabe itxuraz. Asko gustatu zait.
Ander Intxaurrondo 2014ko abe. 7a, 23:41
Pozten naiz gustatu zaizulako, nik ere ikusi dut eta itxura ona dauka. Nik ez dut inoiz jolastu Unchartedera, baina onartu behar dut kriston kuriositatea daukadala probatzeko.
Iker Ibarguren 2014ko abe. 9a, 10:10
pufff nik hirurak jolastu nituen eta pasada bat! horrelako jokoak ditut gustukoen... baina orain ez daukat ps-rik... ta PC-rako ez dute aterako :(
Xabier Calvo 2014ko abe. 9a, 22:00
Neri gauza bera gertatzen zait! Ez daukat PS4rik! Iker erdibana bat? jajaja
Ander Intxaurrondo 2014ko abe. 9a, 22:02
Hiruron artean posible da? Jaja.
Iker Ibarguren 2014ko abe. 9a, 22:05
Jajajjajaja ez duk ideia makala! Jejejje joko horretara jolasteagatik bakarrik aKaso merezi dik (garestitxo kapritxoa agian)... Baina penaz geratuko nauk.... pc-rako ez ziok ez hau ez Last of us (nire joku gustokoenak).... Aixxxx...