Aspalditik dakizue denok Game Erauntsiak komunitate ofiziala daukala Steam plataforman. Komunitate hori pixkanaka handitzen joan da, eta dagoeneko 97 pertsonak osatzen dugu.

Gaurko egunean, pauso bat aurrera egin dugu, eta Playstation kontsoletarako komunitatea sortu berri dugu. Beraz, Playstation kontsola bat duzuen euskaldun guztiak bertan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Ondorengo lerroetan PS4 baten bidez komunitatean nola sartu azalduko dugu. PS3 eta Vita kontsoletan jarraitu beharreko urratsak antzekoak izatea espero dut.

Hasteko, menu nagusian zaudetela, joan "Amigos" atalera.

 

Jarraian, aukeratu ezkerrean goian dagoen lupa. Bilatu Game_Erauntsia erabiltzailea. Behin topatu duzuela, sartu erabiltzailearen profilean.

Ondoren, joan zaitezte gure perfileko "Comunidades" atalera. Bertan dago komunitate ofizialera esteka, "Game Erauntsia" izenekoa. Sakatu hor. Nahi baduzue, erabiltzailearen lagun egin zaitezkete ;-)

Eta kitto! Zailena eginda dago! Apuntatu zaitezte komunitatean, bidali zuen pantaila argazkiak, gomendatu jokoak, kontatu gauzak, eta disfrutatu elkarrekin jolasean!

Baina une honetan Playstation baten aurrean ez bazaudete, ondorengo estekara jo dezakezue, erabiltzaile ofizialaren lagun egiteko. Behin lagun egin zaretela, askoz errazagoa izango da kontsolatik zuzenean komunitatera iristea.