Pokemon MOBA generoan murgilduko da

Lander Unzueta | 2020/06/26 11:00 Berriak



Pokemon Unite Nintendo Switcherako eta mugikorretarako bideojokoa da. 5 jokalariz osatutako bi taldek lehiatuko dute bertan.

New Pokemon Snap aurkeztuta, The Pokemon Companykoek aste honetan “proiektu handia” aurkeztuko zutela agindu zuten, eta hala izan da. Tencent Gamesekin elkarlanean sakelako munstroek beraien lehen MOBA jokoa edukiko dute: Pokemon Unite.

League of Legends edo DOTA 2 bezalako lanen bidea jarraituta, Pokemon Uniten ardatza hamar jokalariko partidak izango dira; bost entrenatzailez osatutako bi talde lehia bizian ariko dira MOBA horretan.

Talde bakoitzaren helburua pokemon basatiak harrapatuta ahalik eta puntu gehien eskuratzea izango da. Gainera, aurkariak mapatik zehar sakabanatuta edukiko dituen kontrolguneak suntsitu ahalko dira. Guzti hori lortzeko, nola ez, entrenatzaile bakoitzak bere pokemona aukeratu beharko du.

Aurkezpenean hamar pokemon desberdin ikusi dira: Pikachu, Lucario, Gengar, Snorlax, Charizard, Blastoise, Venusaur, Clefable, Talonflame eta Machamp. Partidetan horiek eboluzionatzea posible izango da, borrokatuz mailaz igoko baitira. Mailak igonda pokemonak indartu eta mugimendu berriak eskuratuko dituzte.

Pokemon Unite doako bideojokoa izango da; Nintendo Switchean eta mugikorretan estreinatuko da. The Pokemon Companyk ez du argitaratze datarik zehaztu.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

179
Kide

3
Jolasten

29
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…