Bihar jarriko da salgai, PS4 eta Xbox One kontsoletarako. Joko hau Saints Row IV jokoaren berrikuste bat da, belaunaldi berriko kontsoletarako prestatua, hobekuntza tekniko batzuekin. Gainera DLC guztiak barne datoz, baita Gat out of Hell expansio berria ere.
Joko honetan, Steelport hiriaren jaun eta jabe dira Saints bandakoak, baita AEBtako gobernuburuak ere, baina Alien kuadrilla baten inbasioa jasango du hiriak. Estralurtarrei aurre egiteko, Saintseko taldekideek ahalmen bereziak dituzte, superindarra, hegan egin ahal izatea, eta abar.
Gat out of Hell hedapenean, Johnny Gat infernura joan beharko da, Saintseko burua eta aldi berean den AEBtako presidentearen eta Satanen alabaren ezkontza saihestera.
Saints Row sandbox bat da, mundu irekikoa, eta inongo seriotasunik gabekoa. Askok GTA bezalako jokoen parodia bezala definitzen dute. Protagonistak Third Street Saints deituriko banda batekoak dira, eta beraien helburua hiria pixkanaka konkistatzea da. Joko osoan zehar eromena da nagusi. Istorioak kriston umore pila dauka, ustekabeko oso egoera surrealistak gertatzen dira.
Oso zaila zait joko honen eromena noraino iristen den deskribatzea. Beraz, detailerik eman baino nahiago dut trailerra ikusten baduzue, honekin argi asko geldituko zaizue eta:
Eromena belaunaldi berrira dator: Saints Row IV Re-Elected
Ander Intxaurrondo | 2015/01/22 16:30
Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.
Azken erantzunak
Lander Unzueta 2025ko aza. 18a, 09:30
Kaixo, Daflipat! Tamalez, oraingoz ez: nahiz eta GNU/Linux oinarri duen, SteamOS ezin daiteke euskaraz jarri. Agian mahainguruko ingurunea euskara…Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…
Daflipat 2025ko aza. 17a, 18:25
Kaixo! Badakizue SteamOS sistema eragilea euskaraz erabiltzerik dagoen? Eta euskaraz ez balego, euskaratzeko modurik legokeen? Eskerrik asko zuen l…Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…
Damian 2025ko mai. 20a, 23:04
Hartuta! Probatzeko goguakin. Zaharra probatu eta immertsioa haundixa zan. Hola are gehixau!S.T.A.L.K.E.R.: Legends of the Zone bildumak tril…
Damian 2025ko mai. 8a, 10:43
Begiratu kickstarterra! Itxura bikaina eta joko mota hau gustoko duenarentzat aukera ona!Prelude Dark Pain-ek Kickstarter kanpaina arrakas…
eZpata_10 2025ko mai. 5a, 20:01
Mila esker benetan, Outer Wilds euskaraz jokatzea zoragarria izan da :DOuter Wilds eta bere DLC-a, euskaratuta
Iruzkinak