PUBG neska

Hegazkin batean zaude beste 100 jokalarirekin batera. Erangel uhartea ikusten duzu. Hasieran urrin, gero hurbilago. Uharteak 8x8 km ditu eta hegazkinak aldenik-alde zeharkatuko du; oso ondo pentsatu beharko duzu noiz salto egingo duzun 100 “lagunen” artean biziraun nahi baldin baduzu.

PUBG mapa

Mylta gainean makina bat lagunek hegazkinetik jauzi egin dute eta iada beraien erabakia hartuta dago. Pochinki herria ikusten duzu, gero eta gertuago… jauzgailua ongi lotu eta jauzi egiten duzu, gorputza aurrerantz bota eta ziztu bizian herriko eraikin handientariko batera hurbiltzen hasten zara. Ingurura begiratu eta beste hiru itzal ikusi dituzu, zugandik oso gertu. “Ez da horren erraza izango” -pentsatu duzu.

Zorionez, ikusi duzun eraikin horren sabaian lur hartu eta jauzgailua kendu bezain laster SCAR-L rifle bat aurkitu eta eskaileretan behera abiatu zara. Kaleko atera bidean kasko bat eta hainbat kit mediku aurkitu dituzu. Pausuak entzuten dira, gero eta ozenago. Ate ostean isilik eta geldi-geldi zain geratu zara. Atea ireki da eta beste emakume bat sartu da ziztu bizian, eskutan zartagin bat duela. Ez duzu bi aldiz pentsatu… “PUM! PUM!” bi tiro eta lurrera erori da zu ikusi ere egiteke. Zuri dagokizunez, bat gutxiago.

PUBG morroia bentanatik


Denbora aurrera doanaz konturatu zara, laster eremu elektriko hilgarri bat zu orain zauden lekura iritsiko da, lehenbaitlehen Georgopol herrira joan beharko duzu. Justu zabiltza eta kotxe edo moto bat beharko duzu, zarata egitea arriskutsua dela badakizun arren.

41 pertsona bizirik oraindik… zorte on, jokalari ezezaguna!

PUBG WWCD