Ralph Baer, bideojokoen aita hil da

Xabier Calvo | 2014/12/10 18:00 Berriak



Aste honetan zendu zaigu bideojokoen aita bezala ezaguna zen Ralph Baer 92 urte zituela.

Alemaniar judu familia batekoa zen eta 2. mundu gerra hasi aurretik AEB-etara joan ziren. Bertan ingenieritza ikasketak egin zituen.

 

1972. urtean Magnavox Oddysey historiako lehen kontsola asmatu zuen. Hau baino lehen 1968. urtean honen prototipoa sortu zuen BrownBox (kutxa marroia) bezala ezagutzen dena. Magnavox Oddysey AEB-etan Philips-en bertako filialak merkaturatu zuen, eta oso denbora gutxian arrakasta handia izan zuen. Kontsolak 28 joko izan zituen guztira, tenisa tarteko, Atari-ren Pong-aren oso antzekoa. Kontsolak ez zeukan ez prozesadore ezta RAM memoriarik. Dena trantsistore, erresistentzia eta kondentsadoreen bidez zegoen egina.

Beste asmakizun batzuen artean 80. hamarkadan oso ezaguna egin zen Simon joko elektronikoa dago. 4 koloredun botoi (eta hauei zegokien soinuak) sakatuz, jokoak sortutako patroi ezberdinak gogoratu eta jarraitu behar ziren. Honek ere arrakasta handia izan zuen bere momentuan.

 

 

Hil den momentuan 150 patente baino gehiago zituen Ralph Baer-ek.

Gamerauntsia hemen badago parte batean Ralph Baer-engatik da. Goian bego.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

179
Kide

5
Jolasten

29
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…