Kaixo lagunok! Hau serie berri baten hasiera izango da, eta niretzat, youtuber bezala debuta! Zatika argitaratutako artikulu hauetan (bideo baten laguntzaz beti), zerotik hasita sistema eta joko ezberdinak emulatuko dituen muntaia bat egin nahi dut. Orain modan dagoen Raspberry Pi plaka bat (esan dezagun mini ordenagailu bat) programatu eta gure etxeko telebistara konektatuko den kontsola propio bat eraiki nahi dut. Esan beharrik ez dago guztia Ubuntu sistema eragiledun etxeko ordenagailu baten laguntzarekin.

Noski, kontsola hau ez da edozein izango, joko retroetan ibilitzeko aparailu bat baizik! Lehen aipatu dudan Raspberry Pi horretan RetroPie softwarea txertatuko dut. Beste hainbat aukera ere badaude, baina lagun batek hau gomendatu zidan eta egia esan ez daukat abantaila eta desabantailen azterketarik egina...

Software honek, oraingoz honako sistema guztiak emula ditzake:

  • Amiga (UAE4All)
  • Apple II (Basilisk II)
  • Arcade (PiFBA)
  • Atari 800
  • Atari 2600 (RetroArch)
  • Atari ST/STE/TT/Falcon
  • C64 (VICE)
  • CaveStory (NXEngine)
  • Doom (RetroArch)
  • Duke Nukem 3D
  • Final Burn Alpha (RetroArch)
  • Game Boy Advance (gpSP)
  • Game Boy Color (RetroArch)
  • Game Gear (Osmose)
  • Intellivision (RetroArch)
  • MAME (RetroArch)
  • MAME (AdvMAME)
  • NeoGeo (GnGeo)
  • NeoGeo (Genesis-GX, RetroArch)
  • Sega Master System (Osmose)
  • Sega Megadrive (DGEN, Picodrive)
  • Nintendo Entertainment System (RetroArch)
  • N64 (Mupen64Plus-RPi)
  • PC Engine / Turbo Grafx 16 (RetroArch)
  • Playstation 1 (RetroArch)
  • ScummVM
  • Super Nintendo Entertainment System (RetroArch, PiSNES, SNES-Rpi)
  • Sinclair ZX Spectrum (Fuse)
  • PC / x86 (rpix86)
  • Z Machine emulator (Frotz)
Gainera, extra moduan, aurretik eskuratu nuen bluetooth bidezko Ipega PG-9025 mandoarekin konektatzen saiatuko naiz. Ea esperimentua ondo irteten den! 

Honela, muntaiaren amaieran, ondorengo bideoan agertzen den moduko zerbait izango dugu. Ea mandoa ere konfiguratzea lortzen dudan!


Oraingoz beraz, zuek prestatzen joan zaitezten, honakoa beharko duzue:
  1. Raspberry Pi plaka bat (nire kasuan 512MBekoa da, baina 2. modeloa gomendatzen dizuet 1GB RAM duena)
  2. Gutxienez 4GB dituen Mikro SD txartel bat eta hau ordenagailuan konektatzeko egokigailu bat
  3. HDMI kable bat
  4. Gaur egungo edozein mugikorrek erabiltzen duen USB - USB mini kable bat
  5. USB memoria gordailu bat
  6. USB bidez konektatzen den teklatu bat
  7. [AUKERAN] Ipega edota USB batez konekta daitekeen beste kontsolaren baten mandoa
Esan beharrik ez daukat, proiektu osoaren prezioa (Plaka + HDMI kablea + mandoa + SD txartela) oso merkea dela eta material guztia 100€ ingurutan eskura daitekeela.

Guzti hau egiteko, ez da programatzaile maila aurreraturik behar, denbora askorik ere ez liguke kendu behar eta oso dibertigarria da! Katxarreatzea gustatzen bazaizu, ezin duzu hau galdu!! Animatu ba!

Hurrengoan ikusiko dugu elkar!! Ondo izan!