3D berrirudikatzea izango da, aldaketa eta berritasun handiekin. PCrako nahiz Switch 2, PS5 eta Xbox Series kontsoletarako prestatzen ari da.

Ubisoftek Rayman Legends Retold ofizialki aurkeztu du. Urriaren 1ean kaleratuko da 2013. urteko Rayman Legends jokoaren berregitea.

Gauza asko aldatuko ditu Retoldek, atal grafikotik hasita: originalaren 2D grafikoak hiru dimentsioko estetikagarengatik ordeztuko ditu. Legendsen bi dimentsioko mekanikak mantenduko dira, oraingoan 2.5D jokoa izanik, baina bestelako berritasunak ere ikusiko dituzte zaleek.

Klasikoaren maila ezagunenak eta maitatuenak berreskuratu dituztela aipatzen dute egileek, baina seigarren erresuma eta maila sorta berria ere gehituko dute, baita lau musika maila ere. Dragoi gainean gainditzeko erronka guztiz berriak aipatu dituzte, gainera.

Multijokalaria ere eraberrituta etorriko da, lau jokalarirentzako kooperatiboarekin eta Kung Foot modalitatearentzako aukera berriekin.

Plataforma nagusi guztietan ikusiko dugu Rayman Legends Retold: ordenagailuetan eta PlayStation 5, Switch 2 zein Xbox Series kontsoletan estreinatuko da urrian.