Hasi eta buka! Bi egunetan itzuli ahal izan dugu 1999. urtean argitaratu eta oraindik ere jokalari komunitate oso aktiboa duen Re-Volt auto lasterketa jokoa. Garatzaileak oraindik ere jokoaren garapenean dihardute (hobekuntza txiki batzuk sartuz, tartean hitz batzuk ere oraindik ez direlarik itzulgarri), baina dagoeneko dohainik deskargatu daiteke beraien webgunean.

Jokoaren dinamika oso tipikoa da. Mario Kart edo antzerako auto lasterketa zoroen moduan, auto tele-gidatu bat aukeratu eta lasterketa mota ezberdinetan (simulazioa, arcade, erlojupean...) lehiatu ahal izango duzu, jokalari bakar moduan edota zure lagunekin online.

 

Aurkarien aurkako talkak, bola erraldoiak, tximistak, suziriak... erabili ahal izango dituzu lasterketa amaieran lehenengo postuan gelditu ahal izateko. Autoak ere koloreak beste, maila guztietarako eta gustu guztietarako modukoak dituzue aukeran (ikusi irudia goian). Erabili zure abilezia eta abiadura azkarrena izateko. Izan zaitez Re-Volt maisu!

 

Jokoan euskaraz jolasteko, jokoa Re-Volt webgunetik deskargatu ostean oraingoz gure katalogoan dagoen itzulpen fitxategia kopiatu beharko duzue jokoaren itzulpenen karpetara. Xehetasun gehiagorako irakurri katalogoan bertan dauzkagun instalazio pausuak. Garatzaileekin ere harremanetan jarri gara, jokoaren hurrengo bertsioan gure itzulpena sar dezaten!

Gozatu lasterketez!!!