PC, PS5 eta Xbox Series gailuak dira Asobo Studio-k eta Focus Entertainment argitaletxeak hautatutakoak.

Resonance: A Plague Tale Legacy abuztuaren 27an merkaturatuko duela iragarri du Focus Entertainmentek Xbox Games Showcase zuzenekoan.

Asobo Studioren hirugarren A Plague Tale jokoa PCan nahiz PlayStation 5 eta Xbox Series kontsoletan kaleratuko da. Bigarren A Plague Tale: Requiem atala baino hamabost urte lehenago kokatuko gaitu istorioak, hasiera batean, Sophia gaztea gidatuz.

Minotauroaren irlara bidaiatuko du bere iraganaren sekretuak argitzeko asmoarekin. Laster batean, baina, iragan horretara bidaiatuko du: bi aroen artean mugituko da bideojokoa, esplorazioa eta puzzleak proposatuz, eta, oraingoan, borrokei erabateko garrantzia eskainita.

Ezpatadakak, kontraerasoak eta exekuzioak ikusiko ditugu. Hirugarren pertsonako ikuspegian, dueluak bizkorrak eta dinamikoak izango dira, God of War berrien antzeko kutsua hartuta. Denbora luzez ezkutuan mantendutako madarikazioari aurre egiteko erabakiak hartu beharko ditu Sophiak bidean, inguruen ederrak bezain misteriotsuak zeharkatuta.

Abuztuaren 27an PC, PS5 eta Xbox Series plataformetan jokatu ahalko da Resonance: A Plague Tale Legacyn.