RTX 30 serieko GPUekin 8K-ko bereizmenera jokatzea posible izango dela agindu du Nvidiak

Lander Unzueta | 2020/09/09 11:00 Berriak



GeForce RTX 3090, 3080 eta 3070 GPUak aurkeztu ditu fabrikatzaileak. Irailean eta urrian kaleratuko dira.

Kontsolen belaunaldi berria iristear dela, Nvidiakoek PCko jokalarientzako txartel grafikoen etorkizuna aurkeztu dute. Geforce RTX 30 seriarekin 8K eta 60fps-etara heltzea izango da Nvidiaren helburua, baina bidean beste hainbat ezaugarri berezi ekarriko dituzte PCra.

GeForce RTX 3090, 3080 eta 3070 Turing arkitekturaren eboluzioa den Amperen oinarritutako grafikak dira. Nvidiatik agindu dutenez RTX 20 seriearekin alderatuta errendimendua bikoiztu egingo dute, eraginkortasun energetikoa hobetzen duten aldi berean.

GPU merkeenetik hasita, Geforce RTX 3070a aurreko belaunaldiko 2070a baino %60 bizkorragoa izango dela adierazi du fabrikatzaileak. 519 eurotara salduko da urritik aurrera, eta serieko ahulena izan arren 4K-ko bereizmenera jokatzea ahalbidetuko du. Urrian kaleratuko da, argitaratze data zehatzik gabe.

Kaleratzen den lehen GPUa, baina, Geforce RTX 3080a izango da: irailaren 17an iritsi da saltokietara. 10 GB GDDR6X-ko VRAMarekin eta 19 Gb/s-ko banda zabalerarekin datorren belaunaldiko bideojokoak 4K eta 60fps-etara mugituko ditu.

Azkenik benetako munstroa erakutsi du Nvidiak. Geforce RTX 3090ak 24 GB GDDR6X-ko VRAM edukiko du: GPU horrekin 8K-ko bereizmena duten bideojokoen munduan sartuko dira PCko jokalariak, 60 frame segundutara noski. Irailaren 24ean merkaturatuko da.

  GeForce RTX 3090 GeForce RTX 3080 GeForce RTX 3070
GPUa Ampere GA102-300 Ampere GA102-200 Ampere GA104-300
Litografia 7 nm 7 nm 7 nm
CUDA nukleoak 10.496 8.704 5.888
VRAM 24 GB GDDR6X 10 GB GDDR6X 8 GB GDDR6
Banda zabalera 19,5 Gb/s 19 Gb/s 16 Gb/s
Gomendatutako argindarra (Wattiotan) 750 750 650
Prezioa 1.549 euro 719 euro 519 euro
Argitaratze data Irailaren 24a Irailaren 17a Urria

Aipatutako prezioak Nvidiak finkatutakoak direla nabarmendu beharra dago, GPUen fabrikatzaileak prezio propioak ezarriko dituzte-eta. RTX 30 serieari buruzko informazio guztia batu du Nvidiak bere webgunean. Horrez gain, Digital Foundry bezalako kanalek grafika berrien inguruko lehen iritziak argitaratu dituzte: bertan ikus daiteke GPU hauek eskaintzeko duten indar guztia.

 

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

181
Kide

1
Jolasten

36
Online

Azken erantzunak

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Erredakzioa April 4, 2020, 8:33 p.m.

Kaixo, zaila da plataforma guztientzat zerbait egitea. Txapelketa hau egiteko play station proposatu genuen, ustez FIFA20 salmenta gehiena plataforma…
Game Erauntsiak eta Gu ere Baik FIFA20 Euskal Lig…