Sackboyrena PS5arekin estreinatuko den jokoetako bat da.

Sonykoak kontsola berrirako bideojokoen eskaintza zabala prestatzen ari dira azaroaren 12rako. Playstation 5ak edukiko dituen lanen artean plataformen generoa ukituko duen Sackboy: A Big Adventure dago.

Little Big Planet plataforma eta sormen saga arrakastatsutik eratorritako bideojokoa izango da Sackboy. Protagonista berberarekin kutsu klasikoagoa izango du panpina txikiaren abentura berriak.

Estreinatze datarako hilabete falta dela, jokoaren ezaugarri guztiak ezagutzera emateko eta bere istorioa azaltzeko trailerra aurkeztu dute Playstation Studiosek arduradunek. Bertan ikusi daitekeenez Sackboyk era guztietako oztopoei aurre egin beharko die maila linealetan. Bere helburua Vex izeneko bilaua gelditzea izango da.

Panpinatxoa ez da bakarrik egongo: lau jokalari batera aritu ahalko dira bideojokoan. Pertsonaia desberdinak ezagutu, etsai nagusi erraldoien aurka egin eta nola ez, jauzika ibiliko dira abentura handi batean.

Playstation 5erako garatzen ari diren arren ez da kontsola berriko joko esklusiboa izango. PS4rako ere argitaratuko dutela azaldu dute japoniarrek.