Segak arkade aretoen negozioa bertan behera utziko du

Lander Unzueta | 2020/11/19 18:00 Berriak



Sega Entertainment dibisioaren akzioen %85,1a GENDAri saldu dizkio. Egungo nazioarteko pandemiak eragindako galeren ondorioz hartu dute erabakia.

Sega enpresa eratzen duen Sega Sammy Holdings korporazioak arkade aretoen negozioa saldu egin duela jakinarazi du. Modu horretara, Japonia osoan banatutako Segaren arkade aretoak alde batera utziko ditu enpresa japoniarrak.

Aisirako aretoen GENDA enpresari Sega Entertainment dibisioaren akzioen %85,1a saldu ondoren jakitera eman dute erabakia. Dibisio hori aisirako lokal fisikoen antolakuntzaz arduratzen izan da. Sega Sammy akzioen %14,9arekin geratuko den arren ez dute erabakiak hartzeko besteko botererik edukiko.

Prentsa ohar batekin erabakiaren zergatia azaldu dute Segakoek. COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz arkade aretoek galera handiak ekarri dizkiote Sega Entertainmenti: “aisirako aretoen guneetako ekimenak oso kaltetuta bukatu dute COVID-19aren ondorioz, eta aretoen erabilera asko jaitsi da, azken zerga-urteko lehen hiruhilabetean galera ekonomiko handiak eraginda”.

Hain zuzen ere, orain gutxi Tokioko Akihabaran kokatuta zegoen Sega Building Two arkade areto ospetsua itxi zuten. Aretoak Segarenak izaten jarraituko ez duten arren, ikusteko dago GENDA enpresak horiekin zer egiteko asmoa duen.

Erabaki honek ez du Segaren bideojokoen dibisioan inolako eraginik izango, Sega Entertainmentetik kanpo baitago. Ez hori bakarrik, Famitsu aldizkari japoniarrean Segak egindako adierazpenen arabera, GENDA enpresak erositako arkade aretoek Segaren izenpean funtzionatzen jarraituko dute.

“Orain arteko deiturak ondare-transferentziaren ostean mantentzen jarraituko dira. Aretoak zuzendaritza berri batekin funtzionatzen jarraituko duten arren, erabiltzaileei beraien babesa eskatu nahi diegu”.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

185
Kide

2
Jolasten

16
Online

Azken erantzunak

Jon7 EUSKALDUNA Nov. 9, 2020, 8:55 p.m.

jo ba doakoa da azkenean, epic ean behintzat. Oso txukuna nere ustez, modu desberdinak dauzka baina betiko erlojuaren aurkakoan, zure probintziako ra…
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…

Iker Ibarguren May 22, 2020, 2:16 p.m.

Puuuuuuufffffa! zenbat gozatu (eta sufritu!!) nuen joko honekin.... Artikulu bikaina Lander!!
Lordraneko erreinutik galduta - Dark Souls gogora…

Lander Unzueta April 25, 2020, 2:21 p.m.

Ez dute preziorik aipatu, beraz ez dut uste doakoa izango denik jatorrizko jokoa free to play bezala kaleratu zuten arren...
Trackmania berria uztailaren 1ean argitaratuko du…